Bat egin Kalapieren WhatsAppeko hedapen-kanal berriarekin! 🚴♂️📲
Kalapiek, Donostiako hiri txirrindularien elkarteak, hedapen kanal berria du WhatsAppen. Bertan, gure webgunean argitaratzen ditugun albiste guztiak partekatuko ditugu, baita mugikortasunarekin eta gure ingurunearekin lotutako albiste interesgarri eta gaurkotasunezkoak ere.
Esteka honen bidez sar zaitezke kanalera (Kalapie hedapen-kanala)
WhatsAppeko funtzio berri hau ezagutzen ez duzuenontzat, jakin behar duzue WhatsAppeko hedapen-kanal bat talde konbentzional baten antzekoa dela, baina edukia hedatzeko tresna izan dadin konfiguratuta dagoela. Beraz, kide guztiak anonimoak dira eta ez du aukerarik ematen kanaleko kideen arteko inolako interakziorik izateko. Parte-hartzaileek edukiari erreakzionatzeko aukera baina ez dute, baina ezin dute taldean idatzi. Honela, kanalean Kalapie-tik argitaratzen dugun edukia baino ez da agertuko. Hedapen-kanalak WhatsAppeko pantailako “Novedades” pestainan daude. “Estados” atalaren azpian, “canales” atalean. Hemen zure interesekoak diren kanalak ikusi eta bilatu ahal izango dituzu kalapiekoaz gain.
Zerbait argitaratzen dugun bakoitzean abisu bat jaso nahi baduzu, kanalean sartu eta pantailan agertzen den kanpaia aktibatu beharko duzu.🔕➡️🔔
Ez ahaztu kanala zure kontaktuekin partekatzea.↪️