T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

28
Aza

Kalapie gabonetako azokan

Hurrengo asteetan Kalapieko kideak gabonetako azokan ekintzak antolatzen egongo gara. Zehazki ondorengo ekintzak antolatzeko asmoa dugu:

Abenduak 3 igandea – Sagastieder plaza (11:00-13:30):
Bizikleta Trebezia zirkuitoa eta mantenu tailerra

Igande honetan Intxaurrondora igoko gara. Bertan umeentzako prestatutako bizikleta trebezia zirkuitoa jarriko dugu etxeko gazteenek euren bizikleta gaineko gaitasunak hobetu ditzazten.

Zirkuitoaz gain, mantenu taillerra izango dugu ere. Nahi duten pertsona guztiak bertara hurbildu daitezke bizikletaren mantenuarekin zerrikusia duten zalantza guztiak argitzera. Gainera, bizikleta batzuk izango ditugu preste oinarrizko konponketetan trebatu nahi den edonorrek praktikatu ahal izateko.

Abenduak 10 igandea- Araba parkea (11:00-13:30):
Bizikleta Trebezia zirkuitoa eta mantenu tailerra

Abenduak 9an ekintza errepikatuko dugu. Oraingo honetan Amarako Araba parkean

Abenduak 16, larunbata – Frantzia pasealekuko Iglua (11:00-13:30):
Bizikleta kamara birziklapen tailerra

Azkenik, abenduaren 16an Frantzia pasealekuan montatzen den igluan izango gara umeentzako zuzendutako birziklapen tailer bat egiten. Bizikleta kamara zaharrak erabiliz giltzatakoak eta belarritakoak egingo ditugu.
(Aurreko birziklapen tailerreko argazkiak)

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies