RACVNk Kalapiek Santa Katalina zubiari buruz egindako proposamena indartzen du
Kalapiek eskerrak eman nahi dizkio RACVNri Santa Katalinako zubia aldatzeko eta berregituratzeko proposamen berriari emandako babesagatik. Kalapiek urrian aurkeztu zion proposamena udalari, eta duela gutxi RACVNk txirrindulari batzuk gorriz gurutzatzen dituen bideo bat argitaratu izanak are gehiago argudiatzen du gure kolektiboak proposatzen duen aldaketaren beharra. Gainera, RACVNa guztiz bat dator gure argudioekin, batez ere aipatuz eremua ez dela segurua, zirkulazio-arauak ez direla betetzen eta arrisku handia dagoela.
RACVNk argitaratutako prentsa-oharra: Santa Catalina; el bidegorri de Donostia que muy pocos ciclistas respetan
Zergatik zeharkatzen dute txirrindulariek gorriz eta Kalapie hau gertatzearen kontrakoa den?
RACVNk argitaratu duen bideoan argi dago txirrindulariek gorriz gurutzatzen dutela semaforoa, eta hori, Kalapiek zehaztu nahi du, ez da egin behar. Gainerako pertsonei arrisku egoera bat sortzen die, eta, gainera, euren buruaren osotasun fisikoa arriskuan jartzen dute. Alde horretatik, azpimarratu nahi dugu, txirrindulariek eta/edo oinezkoek semaforo-pasabide bat gorriz gurutzatzeak gaur egungo mugikortasun-sisteman zerbaitek huts egiten duela adierazten duela. Donostia, pixkanaka aldatzen ari den arren, ibilgailu motordunen fluxua errazteko diseinatuta egoten jarraitzen du, eta semaforo-zikloak oinez eta bizikletan mugirtzen direnentzat gehigizko itxaronaldiak programatuta dituzte. Santa Katalina zubia ez da salbuespena, oinezko asko ikusten baitira geldi, semaforoa berdean noiz jarriko zain. Kalapietik argitaratua dugu gure postura eta ikuspengia semaforoen inguruan eta sortzen ditun efektuen inguruan.
Kalapiek Santa Katalina zubiari buruz egindako proposamenak puntu hori hobetuko luke, beharrezkoak ez diren semaforo-gurutzeak saihesten baititu. Izan ere, gaur egun txirrindulariek elkarren artean sinkronizatuta ez dauden semaforo asko zeharkatu behar ditugu. Txirrindularien eta oinezkoen arteko gatazkak ere saihestuko lituzke, batez ere RACVNk bideoa argitaratu duen tokian. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu RACVNri diseinu txarraren ebidentziak azpimarratzeagatik eta aldaketaren eta berregituraketaren beharra indartzeagatik.
Zergatik da eremu arriskutsua?
RACVNk bezala, talde guztiek (txirrindulariek barne, noski) zirkulazio arauak errespetatu behar dituztela defendatu eta azpimarratu nahi dugu. Zubiaren espazioa berrantolatzeak eta txirrindulariei eta oinezkoei leku gehiago emateak egoera hobetuko luke, haien artean gatazkarik ez sortzeko. Ez hori bakarrik, segurtasunaren arloan garrantzitsuena da, ahal diren medio guztiak erabiliz, harrapatzeak, eta ezbeharrak saihestea. Hau lortzeko, ezinbestekoa da motordun ibilgailuek zirkulazio-arauak zorrotz betetzea eta inguruan abiadura nabarmen murriztea. Gaur egun, hori ez da horrela, autoen eta motorren abiadura oso handia da, zirkulazio-arauak urratzen dira, eta, ondorioz, azken urteetan istripu eta ezbehar latzak izan dira puntu honetan. Zoritxarrez, ez dira gutxi izan, eta hemerotekan bilaketa soil batekin aipatzea merezi duten hainbat topatu ditugu:
2024-04-24 – Trasladan a un hombre herido al hospital tras sufrir un accidente con la moto
2024-02-16 – Donostia: Un herido grave tras ser atropellado por una moto
2023-05-26 – Herido grave al ser atropellado por un autobús en Donostia
2023-03-27 – Colisiona con otro vehículo y acaba empotrado contra un semáforo en Donostia
2022-03-05 – Un motorista herido en un accidente en San Sebastián
RACVNrekin ados gaude txirrindulari batek semaforo gorri bat pasatzeak eztabaida eta/edo susto puntual bat sor dezakeela. Hala ere, ibilgailu motordun batek zirkulazio-arau bat betetzen ez badu, nahiz eta puntuala izan, ondorioak oso larriak dira (goian aipatutako harrapatze batzuk ospitalean zauritu oso larriekin amaitu dira). Urteko 365 egunetan, ordu guztietan, txirrindulariak gorriz gurutzatzen ikusiko ditugu (azpimarratu behar dugu ez dela horrelakorik egin behar), eta goian aipatutako gertakari guztietan, autoak, motorrak, furgonetak eta autobusak dira inplikatuak eta harrapaketak eragiten dituztenak; oinezkoak, berriz, kaltetuak eta malapartatuak dira, eta, bitxia bada ere, txirrindulari bat bera ere (asko dira gorriz gurutzatzen dutenak) ez da albiste horien aipamenaren emaitza.
Zergatik egiten da eskaera orain, eta ez lehenago?
Hainbat arrazoi daude, aurrez aipatu bezala:
- Oinezkoek behar duten segurtasuna: inguru horretan ibilgailu motordunek harrapatzeak eta istripuak gehiegi areagotu dira azken urteotan.
- Banaketa modalaren aldaketa eta tendentzia orokorra: Gero eta txirrindulari gehiago daude autoaren erabileraren jaitsieraren aurrean; eta zorionez, eragin hori ere nabarmena da Donostian. Errealitate honen ondorioz, espazio publikoa berregituratu eta ekitatez banatu behar da, mugikortasun modu iraunkorragoen alde.
- Une egokia. Foruen pasealekua berriz diseinatzeko lanean ari da udala, eta zubia aldatzeko proposamena, Miracruzeko bidegorriarekin batera, ezin hobeto egokitzen da udalak aurrera eraman nahi dituen proiektuekin. Aldaketa hauek ez lirateke denboran luzatu behar eta horregatik martxan dugu Mirakruzen bidegorriaren aldeko sinadura kanpaina: Mirakruzeko bidegorria lehenbailehen!
RACVNk adierazten duen bezala, Kalapiek hobekuntzak proposatzen ditu (segurtasunean eta mugikortasunean), eta, beraz, udalari dagokio orain neurri teknikoak hartzea eta aldaketak egitea, harrapaketak gutxitzen lagunduko dutenak, bizikleta mugikortasuna hobetu dadin, bidegorri jarraituak sortuz (zuzenean txirrindulariak gorriz gurutzatzea ez dakarrena), eta inguruko trafikoa baketzea. Erreiak murriztea arrakastatsua izan da egin den tokietan (Ez dago Donostiarrik Kontxan 3 edo 4 erreietara itzuli nahi duenik), ziur gaude Santa Katalina zubian ere arrakasta izango duela.