Mirakruzen bidegorri bat sortzearen aldeko sinadura kanpaina
Kalapiek sinadura kanpaina jarri du abian Mirakruzen bidegorri bat sortzearen alde “Bidegorria Mirakruzen lehenbailehen !” izenpean (Kanpainarako esteka: https://chng.it/Lxdrn8Tfxf )
Donostiako bizikletaren erabiltzaileok lotura zuzena eta segurua behar dugu hiriaren ekialdearen eta Donostiaren gainerako eremuen artean. Gaur egun, bizikleta-trazadurak Gros auzoan itzulinguru handi bat egitera behartzen gaitu, egoera deseroso eta ez oso seguruen eraginez:
🚴♂️Oinezkoentzako guneetatik ibiltzea.
🚴♂️Ategorrietako galtzada zaharreko bidegorri estu eta zaharkitua erabiltzea.
🚴♂️Ategorrietako bidegurutze zailari aurre egin, igarobide arriskutsuz beteta.
Mirakruz kaletik doan bidegorri batek arazo hauek konponduko lituzke, gure hirian mugikortasun erosoagoa, zuzenagoa eta iraunkorragoa sustatuz. Proiektu honek bizikletaren erabiltzaileei ez ezik, Donostia osoari ere mesede egingo lioke, trafikoa murriztu, kaleetako bizikidetza hobetu eta garraiobide iraunkorrak sustatuz.
Zure sinadura funtsezkoa da Donostiako Udalak funtsezko azpiegitura hori lehenesteko. Elkarrekin egin dezakegu Donostia irisgarriagoa izatea eta ingurumena gehiago errespetatzea!
👉 Sinatu eskaera hau eta partekatu zure lagunekin. (Kanpainarako esteka: https://chng.it/Lxdrn8Tfxf )
Kanpaina martxan urtarrilaren 17ra arte
Elkartean jada egin dugu bidegorri posiblearen lehen plano bat. Esteka honetan eskuragarri:
Miracruz bidegorri planoa