Kalapieren bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak 2025
Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die baditugula jada 2025ko bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetarako datak. Ikastaroak helduentzat dira, bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi zioten, erabilera ahaztu eta erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar duten pertsonentzat.
Mailak: Bi maila antolatuko ditugu.
- 0 maila, hasiberria: Bizikletan inoiz ibili ez direnentzat edo pedaleatzen ez dakitenentzat
- 1 maila: Pedaletatzeko gai direnentzat baina trebezia falta dutenentzat bakarrik ibiltzeko
Iraupena: Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko 4 saio ditu.
Datak: Ikastaroak data hauetan egingo dira:
- Martxo-apirila ikastaroa: 29 larunbata, martxoak 30 igandea eta apirilak 5 larunbata eta 6 igandea
(Lehen txanda: 10:00 – 11:30; Bigarren txanda: 12:00 – 13:30) - Maiatza ikastaroa: 5 astelehena, 7 asteazkena, 12 astelehena eta 14 asteazkena maiatza.
(Lehen txanda: 17:30 – 19:00; Bigarren txanda: 19:15 – 20:45) - Iraila-urri ikasturtea: irailaren 27 larunbata, 28 igandea eta urriaren 4 larunbata eta 5 igandea
(Lehen txanda: 10:00 – 11:30; Bigarren txanda: 12:00 – 13:30)
Bizikleta: Bizikleta tolesgarriak ditugu, ikasteko bereziki egokiak, behar dutenentzat. Hala ere, bakoitzak bere bizikleta ekar dezala gomendatzen dugu. Behar dutenentzat kaskoak ere baditugu.
Lekua: Kalkutako Teresa plaza. (Lehenengo txandarako bizikletak behar dituzten pertsonek 15 minutu lehenago etorri beharko dira gure lokalera, Iparragirre 8 kalean, bizikleta jasotzera, eta denok batera joango gara Kalkutako Teresa plazara; bizikletak behar duten bigarren txandako pertsonek lokalera bueltan bizikletak eramaten lagundu beharko digute).
Beste datu batzuk: Ikastaro hauetarako, elkarteak AKren (“Seguro RC”) eta partaideen kalte pertsonalen asegurua dauka.
Izen-ematea: Ikastaroko izen-emateak 15 € balio du. Transferentzia egiteko datuak:
Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Aprender+izen-abizenak
Ordainketa egin ostean pasa iezaguzu zure datuak formulario honen bidez: Izen-emate galdetegia
Zalantzak: Edozein gauza argitzeko gure harreman helbide eta telofonoak hauek dira ofizina.teknikoa@kalapie.org edo 629271481 (Whatsapp)