T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

#HiriaBIKEatzen

kalapie-1593#HiriaBIKEatzen urteko egun eta data konkretu batzuetan jendeak GPS aplikazioetara igotzen dituen ibilbideak jasotzeko asmoarekin jaiotako kanpaina da. Ideia da egun zeatz horietan, sarera igotako edo guri bidalitako ibilbideak jasotzea, eta guzti horiek batu eta mapa bat eraikitze-ko helburuarekin sortu da kanpaina hau. Beraz, egun konkretu horietan, zure lanerako edota eskolarako eguneroko ibilbidea gorde. Beraz, proiektuan parte hartu nahi baduzu, zure aldetik hurrengo pausoak jarraitzea eskatzen dugu:

  1. GPS ibilbide bat jaso gailu eta aplikazio batekin, guk jarraian aipatzen dugun egun konkretu horietan.
  2. Ibilbide hori gurekin elkarbanatu, bai sarean duzun lotura edota guri artxiboa (edozein motatakoa) zuzenean korreora bidaliaz.
  3. Elkarbanatu sare sozialetan @KalapieDonostia eta #HiriaBIKEatzen hashtag-a erabiliaz. Oraindik eguneroko txirrindulariak ez direnentzako eredu izango zara horrela.

Jakin ezazu datu guztiak anonimoak izango direla. Urtean zehar hurrengo egunetarako aipamen eta ibilbideak jasoko ditugu, egun batzuk lehenago kanpaina irekiaz:

Animatu zaitez eta parte hartu!

Jarraian ikus dezakezu Donostiako bizikletaz eginiko ibilbide mapa:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies