T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

10
Abu

Kalapiek airearen kalitatea neurtu du RUEDAS REDONDAS MÁLAGA Elkartearekin_10

Joan den uztailaren 21ean, RUEDAS REDONDAS MÁLAGA Elkarteko 40 kide gogotsurekin batera bizikletaz ibili ginen hiriko bidegorrietan zehar.
Kalapieko Higiniok, JM Alquézarrek, Joseanek eta Carlosek 10 kidez osatutako 4 taldetan gidatu zituzten eta elkarrekin 25 kilometroko ibilbidea egin zuten, Donostiako hainbat auzo zeharkatuta. Kutsadura atmosferikoa (PM2.5 partikula finak) neurtzeko gailuak gurekin eraman genituen, lagun malagarrek hirian zehar ibiltzen garenean arnasten dugun airearen kalitatea denbora errealean nola neurtzen dugun ikusteko aukera izan zezaten.


Honekin batera ibilbidean zehar neurtutako PM2.5 partikulen maila erakusten duten grafikoak ikus daitezke. Oro har, maila 15 mikrogramo/m3-tik behera (OMEk gomendatzen duen 25eko eguneko esposizio-mugatik behera) mantendu bazen ere, Zurriola eta Sagues inguruko hainbat lekutan ia 35 mikrogramo/m3-ra iritsi zen.
Inguruneko hezetasun erlatiboa %55 eta 65 bitartekoa izan zen. Halaber, ibilbidearen hainbat argazki ere ikus daitezke.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies