Maiatzak 10ean #HiriaBIKEatzen kanpaina berria jarriko dugu martxan
Strava-k, kirolariak beraien erregistroak igotzeko aplikazioak, duela gutxi Maiatzak 10ean lanera bizikletaz joateko kanpaina kaleratu berri du: Lanera bizikletaz joateko Mundu mailako eguna. Aitzaki horrekin, Kalapien gure kanpaina kaleratu dugu #HiriaBIKEatzen lelopean. Kanpaina honekin, urteko egun eta data konkretu batzuetan jendeak GPS aplikazioetara igotzen dituen ibilbideak jasotzeko asmoa dugu. Ideia da ibilbide guzti horiekin Donostiako mapa digital batean nabarmentzea. Zure aldetik, eskatzen dugun bakarra GPS ibilbide bat gordetzeko gailu eta aplikazio batekin, egun konkretu horietan (hurrrengoa Maiatzak 10ean izango da), ibilbidea gordetzea izango da. Behin sarean duzula (edo ordenagailuan gordeta), gurekin elkarbanatu korreo elektroniko baten bidez edota igota dagoen aplikaziora lotura bidaliaz. Sare sozialak erabili nahi baduzu, twitter-en apipamen bat egin dezakezu @KalapieDonostia edo #HiriaBIKEatzen idatziaz. Datu guztiak anonimoak izango dira. Animatu eta parte hartu Donostiako bizikleta ibilbide mapa osatzeko!