CWA – Lehenengo bolondresen formakuntza
Irailean jarriko da martxan Bizikletaz Adinik Ez (Cycling Without Age – CWA) proiektua. Horretarako, bolondresen formakuntzarekin eta lehenengo irteerekin hasiko gara. Hurrengo lerrotan, formakuntzan parte hartzeko xehetasunak irakurri ditzakezu. Kontutan hartu ezazu formakuntza jaso gabe, ezin izango dela proiektuan parte hartu.
Formakuntza eguna: Irailaren 3a
Ordutegia: 9:30etatik 12:30etara
Lekua: Tabakalera aurrean
Pertsona kopuru maximoa: 10 bolondres *. (Interesaturik bazaude, Irailaren 1a baino lehen idatziguzu cwadonostia@gmail.com helbidera. Izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa idatzi)
CWA-eko trizikloa ondo eramateko helburuarekin egiten da formakuntza hau. 40 minututako iraupen teorikoaren ondoren, alde praktikoa egongo da Donostiatik buelta batzuk emanez. Formakuntza bukatzerakoan, ebaluazioa bat egingo da bolondres bakoitzaren gaitasuna baloratuz. Lortutako gaitasunaren arabera, 0-6 ordutako bakarkako praktikak egitea gomendatuko zaio bolondres bakoitzari. Kontutan hartu behar da, trizikloak laguntza elektrikoarekin eramaten direla eta erabilera desberdina dela bizikleta arrunt batekin konparatuta. Honekin batera, ibilaldien segurtasuna bermatu nahi da.
OHARRAK:
* Eskertuko genuke lehenengo bolondresak Irailaren 17 eta 24ean egingo diren lehenengo irteeretan parte hartzeko libre egotea.
* Lehengo irteera ofiziala egin aurreteik, egoitza batean formakuntza txiki bat jasoko da bidaiariaren tratua eta zaintza nola egin ikasteko.
* Lekurik gabe gelditu ezkero, lasai, plaza gordeko bait dizugu hurrengo hilabeteetako formakuntzetarako.