Donostiako urteko iraunkortasunari buruzko txostena – Airea 5
Donostiako Urteko Iraunkortasunari buruzko Txostenak, Kutsadura Atmosferikoaren gaineko atalean, Kalapie egiten ari den PM 2,5 partikulen neurketaren ikerketa-azterketa barne hartzen du. Txostenak, hitzez hitz, hauxe dio:
Airearen kalitatea kontrolatzeko estazioetan lortutako emaitzen osagarri, Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak PM 2,5 partikulak neurtzeko ikerketa-azterketa bat abiatu du, pedalei eragitean, ibiltzean, korrika egitean, espaloi gainean edo galtzada gurutzatzean, motordun ibilgailuen ihes-hodietatik metro gutxitara, arnasten dugun airearen ezaugarriei buruzko informazioa denbora errealean eskuratzeko asmoz. Laginak goi-teknologiako hainbat gailu eramangarriren bidez biltzen dira. Ingurumen-behaketa honen emaitzak Udalari emango zaizkio, Udalak aparatuak erosteko dirua eman baitu.