Donostiari buelta bizikletaz
Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak Donostiako herritarrei gonbidapena luzatzen die, datorren martxoaren 11n, hiriko bidegorrietan zehar 25 kilometroko ibilaldi batean parte hartzeko.
Ibilaldiak hauxe du helburu:
- Donostiarrek bidegorri-sarea ezagutzea.
- Herritarrak hiriko bizikleta-bideak eta 30 guneak erabiltzera animatzea.
- Udalari bizikleta babesteko eta sustatzeko eskatzea, hots, garraiobide iraunkor honetan baliabide gehiago inbertitzea.
Donostiako bizikleta-bideen sareak 70 kilometro ditu, horietako batzuk partekatuak. Hainbat alderditan hobe badaiteke ere, sare horretan zehar, bizikleta-zaleek, donostiarrek edota bisitariek hainbat ibilbide egin ditzakete, bizikleta eguneroko bizitzarako, aisialdirako, turismoa egiteko edo entretenimendu gisa erabilita.
Herritarrak desplazamenduetan bizikleta sarriago erabiltzera animatu nahi ditugu, betiere oinezkoak errespetatuta, espaloiak erabili gabe eta hiriko 30 guneak maizago erabilita. Europako eta Espainiako hiri asko bizikleta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko baliabide gisa sustatzeko aurrekontuak handitzen ari diren bitartean, Donostiak eredu izateari utzi dio garraiobide honen sustapenean. Hiriko Udalak baliabide ekonomiko gehiago inbertitu behar ditu azpiegituretan eta bizikletaren sustapenean, kontuan hartuta, gainera, gure agintariek harro iragarri dutela diru-sarrera handiagoak izango ditugula aurrerantzean.
Hirian egin gabe dauden bizikleta-azpiegituren zerrenda luzea da:
- Altza, Bidebieta, Trintxerpe eta Aiete, besteak beste, Loiola hiribide bihurtzea eta Lasarterekin konektatzeko Añorgako azpiegitura amaitzea. Sarbide zuzena erdigunetik Herrerara
- Hiriko bidegorrien sarea hobetzea: oinezkoen ibilbideekin gurutzatzea, txirrindularien segurtasuna (autobus-geltokia), zintarriak eta pintura.
- Bizikleta-aparkaleku seguruak eskaintzea eta erabiltzen ez direnak kentzea.
- Beste garraiobideekin intermodalitatea sustatzea: Renfe, Euskotren eta autobusa.
- Bidegorrien seinaleztapen bertikal eta horizontalak.
- 30 guneak zabaltzea eta gehiago erabiltzea.
- Laburbilduz, kutsatzen ez duten garraiobideak sustatzea eta, pixkanaka, autoak hiriaren erdialdean sartzea ekiditea.
- Azkenik, Udalari proposatu nahi diogu hiriko leku enblematikoenak biltzen dituen liburuxka edo triptiko bat sortzea, bizikleta garraiobide gisa erabilita, leku horien historia, ezaugarri artistikoak eta beste hainbat gauza azaltzen dituena. Horrelakoak Gasteiz, Brusela eta beste hainbat hiritan aurki daitezke dagoeneko. Dudarik gabe, donostiarrak eta bisitariak bizikleta gehiago erabiltzera animatuko lituzke, eta Kalapiek atsegin handiz lagunduko luke “Donostiari buelta bizikletaz” osatzen.
- Horregatik guztiagatik, 25 kilometroko bidegorri-sareaz gozatzeko ibilaldi lasai hau egitera gonbidatzen zaitugu. Horrez gain, pedalei eragiten diegun bitartean, arnasten dugun airearen kutsadura-maila denbora errealean neurtuko dugu, bizikletetan eramango ditugun partikula finen neurgailuen bidez.
Gogoan izan:
Martxoaren 11n, 9:00etan, Kursaal auditoriumetik irtengo gara eta ibilaldiak 2 ordu eta erdi iraungo du gutxi gorabehera.