T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

7
Ira

#Erronkleta. Erabili bizikleta, puntuak pilatu eta irabazi sariak Mugikortasun Jasangarriaren Astean

Europar Batzordeak, Social Biking Challenge ekimenaren eta mugikorretarako BikePrints aplikazioaren bidez, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu nahi du, eta horretarako gizarte guztia mugikortasun jasangarriarekin lotuko duen erronka bat antolatu du. Erronka irailaren 16an hasiko da, Mugikortasunaren Europar Astearen hasierarekin batera, eta 3 astez egongo da indarrean.

Parte hartzeko beharrezkoa da mugikorretarako BikePrints aplikazioa eskuratzea (eskuragarri iOS eta Android-erako). Aplikazioaren bidez erabiltzaileak bere joan-etorrien jarraipena egin dezake, Europako gainontzeko hirietako parte-hartzaileekin lehian aritu ere. Lehiaketa hiru fasetan garatuko da (banaka, bikoteka edo taldeka), eta egindako distantziaren arabera irabazten dituzte puntuak parte-hartzaileek; puntu hauek sari bihur daitezke.

Erronka, irailak 16 eta urriak 6 artean garatuko da, Mugikortasunaren Europar Astearekin batera, eta Donostia izango da EAEko hiri-partehartzaile bakarra. Lehiaketak ondorengo faseak izango ditu:

  • Taldekako Fasea: Irailak 16 igandea (00:01) – Irailak 22 larunbata (00:00)
  • Banakako Fasea: Irailak 23 igandea (00:01) – Irailak 29 larunbata (00:00)
  • Binakako Fasea: Irailak 30 igandea (00:01) – Urriak 6 larunbata (00:00)

Sariak
Europar Batasunak emandako europako sariak egongo dira (kaskoak, kirol-jertseak, zelak, puzgailuak, kamerak…) bai eta Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta Kalapiek emandako tokiko sariak ere. Hauexek izango dira tokiko sariak, zozketa bidez emanak (gero eta kilometro gehiago egin, zozketan parte hartzeko zenbaki gehiago lortuko dituzte partehartzaileek):

  • 15 sari. Bizikleta puntuan jartzea saridunak aukeratutako bizikleta denda batean (30 €tako balioa bakoitzak)
  • 10 sari. Babestutako aparkalekuetan bizikleta gordetzeko urte bateko abonua (72 €tako balioa bakoitzak)
  • 5 sari. dBizi bizikleta publikoko zerbitzua erabiltzeko urte bateko abonua (45 €tako balioa bakoitzak)
  • Bizikleta puntuan jartzea saridunak aukeratutako bizikleta denda batean (30 €tako balioa bakoitzak)

Gainera, partehartzaile guztiek kamisetaz, zela-estalkiz eta botilaz osatutako kita ere jasoko dute (aleak agortu arte). Kit hori jasotzeko Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxetik pasako beharko da.

Nola lortu daitezke sariak?
Aplikazioak parte-hartzailearen mugimendua erregistratzen du, eta ibilitako kilometroak puntu bihurtzen ditu; horrenbestez, 1 km = 1 puntu.
Binakako eta 4 pertsonez osatutako taldekako faseetan “puntu sozialak” lor daitezke ere: bikoteak edota taldeak egindako ibilbide bera egiteagatik lortzen diren puntuak dira (ibilbide bera egiteagatik lortutako puntuak), eta gainera, ibilbide bera elkarrekin egiten bada, aldi berean, puntu gehiago lortzen dira (bizikletaz elkarrekin aritzeagatik eskuratutatko puntuak).
Sari bat irabazteko aukerak zuzenean daude egindako distantziarekin proportzioan. Beraz, parte-hartzaile batek zenbat eta puntu gehiago lortu, hainbat eta handiagoak izango dira sari bat irabazteko aukerak.

Fase bakoitzaren amaieran parte-hartzaileek saria irabazi ote duten eta sailkapeneko norberaren postua jakingo dute. Adin txikikoentzat bereziki gordetako sarien kasuan, lehiaketan zehar kilometro gehien osatzen dituzten 10 adingabeei emango zaizkie. Europako sariak Europa mailan kilometro gehiago egin dituzten parte-hartzaileei ematen zaizkie.

 

Murrizketak
45 km/h-z gorako batez beste abiadura duten bidaiak lehiketatik baztertuta daude. Parte-hartzaileek ezin dute egunean 35 km-tik gora egin (muga horretatik gora, txirrindulariek ez dute punturik jasoko).

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies