T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

17
Api

Ametzagaña eta Lau Haizeta parkeak, San Markos, Astigarraga eta Urumearen arroa bizikletaz

Maiatzaren 5ean. Irteera: goizeko 9:00etan Kursaal Auditoriumetik

28 Km.

Bizikletaz ibiltzera ohituta daudenentzat.

Ametzagaña eta Lau Haizeta parkeak, San Markos (gotorlekuraino igoko gara), Astigarraga eta Urumearen arroa.

Bizikleta-txangoa Kursaal Auditoriumetik abiatuko da. Urumea ibaiaren eskuinaldetik, Frantzia Pasealekua, Federico García Lorca, Loiolako Erriberak eta Loiola auzoa zeharkatuta, Espartxo edo Txomin eneako zubiraino iritsiko gara. Handik Ametzagaña parkeko igoera ederra egingo dugu aterperaino. Orduan, parkearen goialdera iristen den eta Garbera merkataritza-gunearen irteeran amaitzen den bizikleta-bidea hartuko dugu. (Begiratokia saihesten duen beste ibilbide bat).

Hortik aurrera, menditik ibiliko gara, oraindik zutik dirauten hainbat baserri historiko (Illarregi, TxudiñenePelegriñene, Kataliñene, Marrus, eta abar), belardiak eta labore-lurrak barne, atzean utzita. Dagoeneko Lau Haizeta parkearen barruan, talaia ederra den SAN MARKOS gotorlekurantz gerturatuko gara. Zatirik gogorrena gaindituta, gailurrean atseden hartu ahal izango dugu.

Bertako erreferentziako paisaia zoragarriaz gozatu ondoren, Menditxo bidegurutzeraino itzuliko gara, ezkerraldetik, Potzueta bizikleta-bidea hartuta, Añarbeko instalazioetan barrena, Astigarraga eta Ergobiara heltzeko.

Orduan hiribururantz itzultzen hasiko gara. Urumea ibaiaren ezkerraldetik, xarma handiko bizikleta-bidetik, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko ibaiaren tarte horretan dauden 15 zubiak (Ergobia, Pilar Pasabidea, Martutene, Poligono 27, Espartxo, Urdintzu, Topo, Astiñene, Mikel Laboa Pasabidea, Real Sociedad, Lehendakari Agirre, Mundaiz, Maria Kristina eta Santa Katalina zubiak) zeharkatuta, zirkuitua Zurriolan amaituko dugu.

Aurten, Kalapieko gidariekin DONOSTIA ETA INGURUAK BIZIKLETAZ HOBETO EZAGUTZEKO ekimena gehitzea erabaki dugu. Hiriko bizikleta-bideak eta zirkulazio txikiko errepideak tartekatuta, ibilbide mistoak antolatu ditugu, ezezagunak edo oso jendetsuak ez diren txokoak ezagutarazteko. ZAILTASUN ERTAINEKO 4 IRTEERA KOLEKTIBO ANTOLATU DITUGU BIZIKLETAZ IBILTZERA OHITUTA DAUDEN PERTSONENTZAT. Ibilbideak 25 eta 35 kilometro bitartekoak dira, eta irteera bana egingo dugu urtaro bakoitzean (UDAZKENA, .NEGUA, UDABERRIA eta UDA).

Udazkenekoa (Miramon bizikletaz) egin genuen, baita negukoa (Oria ibaiaren arroa zubietan barrena) ere; beraz, udaberriko irteera egiteko garaia iritsi da.

UDABERRIKO txangoa da, hain zuzen, ohar honen bidez iragartzen duguna

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies