T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

12
Api

#Covid19BizikletazGainditu, Conbici-ren ekimen berria

Azken asteotan bizikletaren erabilpenak sufritu duen kriminalizazioa, eta instituzioetatik bere sustapen ezaren ondorioz, Conbici-k, Estatu espainarreko tokian tokiko 60 elkarte txirrindulari baino gehiago biltzen dituen koordinakundeak, #Covid19BizikletazGainditu ekimena jarri du martxan. Egoera hau, gure inguruan ere nabaria izan da. Hori dela eta, Kalapie ekimenarekin bat egin du. Hurrengo lerroetan irakurri daiteke Conbici-k argitaratutako prentsa oharra:

“ConBici Estatu espainarreko tokian tokiko 60 elkarte txirrindulari baino gehiago biltzen dituen koordinakundea da.

COVID-19ren pandemiatik eratorritako osasun alerta dela eta, eta bizikletaren kriminalizazioaren giro sozial eta mediatikoaren aurrean, bere ikupegia publikoki adierazteko beharra sentitzen da, ondorengo puntuetan zehazten dena:

Bizikletaren erabileraren alde egin beharko litzateke, gaur egungo mugikortasun ereduren barne, alternatiba ezin hobea eta oso baliogarria baita bai orain, baita bereziki gertuko etorkizunean ere. 

Bizikleta publikoaren zerbitzua berrireki beharko litzateke, motordun garraio publiko eta pribatuaren alternatiba ezin hobea baita. Modu honetan, garraio publikoan espazioa libre utziko litzateke osasun agintariek gomendatzen dituzten segurtasun espazioak betez.

Txirrindularientzat ezohiko bideak sortu behar dira, ibilgailu motordunen alde esleitzen den espazioari bereganatuz. Era honetan bizikletak eskaintzen dituen garraio ugari eta seguruak errazten dira, txirrindularien eta oinezkoen espazioak modu adierazgarriak handitzen direlarik.

Abiadurak murriztea eta 30 hiriaren ezartzea beharrezkoa da, bide segurtasuna bermatzeko eta ausarkeriaz gidatzea ekiditzeko. Abiadurak murriztea ez da oinarritu behar ad hoc egiten den seinaleztapen hutsean. Bideen aldaketak eta eraginkorrak diren neurri-kontrolak beharrezkoak izango dira. 

Bizikletaren premiazko konponketetarako eta mantenimendu-zerbitzuen irekitzea adostu beharko dira baimendutako aktibitate eta profesionalekin, motordunen ibilgailuekin egin den bezala.

Ezinbestekoa da estatuko segurtasun-indarrek bizikleta garraiobide gisa onartzea.  Hauei jakinarazi behar zaie, ezarritako alarma egoerak herritarren mugimendu askatasuna mugatu duela, bai baimendutako ekintzei dagokienez baina ez erabil daitezkeen  garraiobideei dagokienez. Hori dela-eta, zoritxarrez gizartearen zati nagusiaren eta segurtasun-indarren baitan zabalduta dauden aurreiritziak, informazioarekin eta egiarekin borrokatu behar dira.

Oinezkoei eta txirrindulariei  lehentasuna emateko semaforoen itxarote denborak egokitu behar dira,  hauek segurtasun distantziak mantentzeko oztoporik izan ez dezaten. Era berean, kutsatzeko arriskua txikitzeko,  botoiak sakatuz funtzionatzen duten semaforo guztiak desgaitu behar dira.

Irmoki oinezko eta txirrindulari guneetako erabilgarritasuna bermatu behar da eta ez dira onartu behar motordun ibilgailuen   aparkamendu okerrak. Oinezko eta txirrindularientzako ibilbide-mugatuak zehaztuko dira eta hauek ezinezkoak badira, lehentasunez ibilgailu-motordunekin partekatuko dira.”

https://conbici.org/noticias/covid19bizikletazgainditu

 

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies