Udazkeneko bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak
Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die udazken honetan bizikletan ibiltzen ikasteko bi ikastaro antolatuko ditugula data hauetan:
Urriko ikastaroa:
Egunak: Urriak 15-16 eta 22-23 (ikastaroko 4 egun – 1,5h/egun)
Ordutegiak: bi txanda egongo dira, 10: 00etatik 11: 30era 0 mailarako eta 12: 00etatik 13: 30era 1 mailarako (konfiantza eta erraztasuna hartu)
Azaroko ikastaroa:
Egunak: Azaroak 5-6 eta 12-13 (ikastaroko 4 egun – 1,5h/egun)
Ordutegiak: Lehen txanda, 10: 00etatik 11: 30era 0 mailarako eta 12: 00etatik 13: 30era 1 mailarako (konfiantza eta erraztasuna hartu)
Tokia: Cristina eneatik Mundaiz-era dihoan errepide hasieran, Tabakalera atzekaldean dagoen zonaldean. Euria egin ezkero, gertu dagoen plaza batera mugituko gara.
Prezioa: 60 € udazken honetako ikastaroetan Kalapiek diruz lagunduko du kostuaren erdina, eta ikasleak 30 € baino ez ditu ordainduko. (30 €parte-hartzaileak ordaindu behar ditu eta gainontzeko 30 €-ak kalapiek jarriko ditu).
Interesatuek mezu bat bidali beharko dute kalapie@kalapie.org helbidera, datu hauek emanez:
- Izena
- Abizenak
- Telefonoa
- Posta elektronikoa
- NAN, AIZ, pasaportea edo baliokidea (Asegururako)
- Bizikleta daukazu? (Bai edo ez)
- Kaskoa duzu? (Bai edo ez)
- Zein taldetan parte hartu nahi duen (0 maila edo 1 maila)
Izen-ematea amaitu eta plaza ziurtatzeko, ikastaroa ordaindu beharko da hasiera data baino lehen, ordainketa egiteko egin transferentzia bi kontu hauetako batera:
Kutxabank 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: “aprender curso” +NAN+Izena
Bizikleta tolesgarriak ditugu, ikasteko bereziki egokiak, eta zerotik hasten direnentzat gordetzen dira. Hala ere, posible duenak hobe da bere bizikleta propioa ekartzen badu.