T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

2
Aza

Jarri argiak zure bizikletari

Azken boladan izaten ari garen tenperaturekin ematen ez badu ere, udazken bete-betean sartuta gaude jada eta, ondorioz, aspaldi hasi dira egunak laburragoak izaten.

Urte sasoi honetan, gutako askori gauak arrapatzen gaitu gure bizikletazko joan-etorrietan eta gure bizikletari argiak jarri beharko dizkiogu segurtasunez ibili ahal izateko. Argitu behar dugu gauez zirkulatzen dugun aldiro argiak eramatera behartuta gaudela beti, txuri bat aurrean eta gorria atzean.

Merkatuan potentzia handiagoko edo txikiagoko aukera ugari daude, eta bi taldetan bereiz ditzakegu: Bideak partekatzen ditugun gainerako pertsonentzat ikusgarri bihurtzeko funtzioa dutenak, eta, lehen funtzio horretaz gain, bidea argiztatzeko aukera ematen digutenak.

Behar bezala argiztatutako kaleetan pedalei eragin behar badiezu, lehen motatako argi batzuk nahikoa izango dira. Hala ere, kontuan izan behar duzu argiek gutxieneko potentzia izan beharko dutela, gutxi gorabehera 200 metroko distantziatik ikusia izan ahal izateko modukoa. Horrelako argien kostua oso txikia da, eta hauek eramanda zirkulatzeko betebeharra betetzen egongo gara, gainera gure ibilbideak askoz seguruagoak izango dira.

Oro har, argiek argi finkoa edo keinukaria izan ohi dute. Azken aukera hori da seguruena, distantzia handiagotik ikus baitaiteke; deigarriagoa da, eta DGTk onartu egin du erabilera.

Zure ibilbideak argiztapen gutxiko edo egoera txarreko bideak barne hartzen baditu, gomendagarriena intentsitate handiagoko eta bidea ikusteko aukera ematen dizuna argia hartzea izango da. Azkenik, beste gomendio on bat material islatzaileak erabiltzea da zure bizikletan edo zure arropan. 

Beraz, ikusten duzun bezala aukera asko daude gauez bizikletarekin segurtasunez ibiltzeko. Ez itxaron gehiago eta erosi zure argiak lehenbailehen.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies