T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Urt

Kalapieren ekarpenak oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko ordenantza aldaketa proposamenari

Kalapiek ekarpenak egin ditu oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko ordenantza aldatzeko proposamenari buruzko kontsulta publikoan. Proposamenak aldaketak egin nahi ditu puntu hauetan:

  • Zamalanen kudeaketa
  • Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioa
  • Bizikleten zirkulazioa oinezkoen lehentasuneko kaleetan
  • Gauez aparkatzea asteburuetan, erdialdeko hainbat autobus-erreitan
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuentzako aparkaleku-erreserbak

Erregistratu ditugun proposamenak dokumentu honetan kontsulta daitezke:
Aportaciones de Kalapie para la propuesta de modificación de la Ordenanza de Circulación de Peatones y Vehículos

Laburbilduz, hauxe eskatu dugu:

  • Hiriko lurpeko aparkalekuetako txandakako plazak murriztea, besteak beste zamalanak modu eraginkorragoan kudeatzeko aukera emanez.
  • Ziklo logistikoa eta oinezko banaketa sustatzea
  • Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (Patineteak eta antzekoak) behar bezala arautzea.
  • Oinezkoentzako guneetatik seinaleztatutako bizikleta-ibilbideak galtzadara eramatearen aurka agertzea.
  • Gaitasun handiko bidegorriak eskatzea, Europako estandarrekin bat datozenak, hiriko ardatz nagusietan, oinezkoentzako guneetako zirkulazioa arintzeko eta bizikletaz azkar, eroso eta seguru mugitzeko aukera emateko.
  • San Martin, Urbieta eta Zubieta kaleetako autobus-erreietan asteburu eta jaiegun bezperetako goizaldeetan aparkatzea ahalbidetzen duen salbuespena kentzea.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies