T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

19
Urt

Zorionak Bizikletan Adinik Ez (BAE) elkarteari hiritar merezimenduaren dominagatik!

Kalapietik zorionak eman nahi dizkiogu Bizikletan Adinik Ez (BAE) elkarteari udalak emandako hiritar merezimenduaren dominagatik.

Albisteak bereziki pozten gaitu; izan ere, adinekoei eta mendekoei trizikloetan paseatzeko aukera ematen dien ekimen hau Kalapieko kideengatik jarri zen abian Donostian.

Nazioarteko ekimen hau (Cycling Without Age) abian zuten Europako beste hiri batzuek inspiratuta, proiektua Donostia 2016ren «Energia-olatuak» programara aurkeztea erabaki zen, eta dirulaguntza bat eman zen, lehen trizikloak erosi eta ekimena Donostian ideatik errealitate izatera pasatu ahal izan zedin.

2017tik aurrera, ekimenak bere bide propioa hartzen du, eta Bizikletan Adinik Ez (BAE) elkartea eratu zen eta berak hartu zuen proiektuaren kudeaketaren ardura. Ordundik, elkartetik, lan bikaina egiten jarraitu dute urte hauetan guztietan. Onena opa diegu BAEko kideei eta proiektuaren jarraipen luzea izan dezala.

Hastepeneko irrati elkarrizketa Kalapieri 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies