T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

10
Urt

Ziklo festa antiguon

Larunbat honetarako urtarrilak 13 antiguo festetako jai batzordeak ziklo festa jaia antolatu du. Festak bizikletaren inguruko egitarau zabala izango du bai heldu zein umeentzat zuzenduta. Kalapieko kideek egitarauaren barruan 12:00tan Txantxarreka gaztetxean egingo den “we are traffic!” proiekzioko solasaldian parte hartuko dugu.

Festa goizeko 11.00tan hasiko da Benta Berri plazan. Bertan umeentzako ginkana edo bizikleta trebezia zirkuitoa jarriko da etxeko gazteenek euren bizikleta gaineko trebezia hobetu dezaten.

12:00tan proiekzioaren txanda izango da Txantxarreka gaztetxean. Proiekzioaren ostean luntx girotua izango da Txalupagillene plazan.

Arratxaldean, 18:00tik aurrera, musikak eta bertsolariak girotutako bizikleta festa izango da. Bizikletan (edo oinez) auzoko txoko ezberdinetatik joango gara festa giroan. Amaitzeko 19:00tan kontzertua izango da Txalupagillene plazan.

Zalantzarik gabe plan bikaina larunbat honetarako, ez zalantzarik izan eta hurbildu antiguora!

Egitaraua:

Ekintzen kartelak:

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies