Kalapiek 2014 urtean 25. urteurrena ospatu zuen. Hori dela eta, liburu bat eta ikus-entzuneko bat plazaratu genuen bai euskaraz bai gazteleraz hurrengo izenburupean: “25 urte pedalei eragiten hiria aldatzeko”. Bertan gure elkartearen ibilbidea azaltzen da, bere jaiotzetik 1989. urtean, gaur eguneraino. Beti ere, 25 urte hauetan hiriak jasan duen aldaketarekin elkarlotuz.
Kalapie, jarraian aipaturiko zenbait prozesu garrantzitsutan murgildu da: Kontxako bidegorrian, hiriko bizikleta-sarearen hedapenean auzoetara zabaldu arte, bizikletaren gorakada handian, Bizikletaren Behatokiaren sorkuntzan, bizikleten aparkalekuetan, eta abar, Udalak banatzen duen Hiritar Merituaren Dominaren emateaz ahaztu gabe.
Prozesu guzti hauetan, gure partehartzeak, hiria jasangarriagoa izatera bultzatu du. Liburuan bertan esaten dugun bezala, “Bizikletak hiriak hobearazten baititu”.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR