Kalapiek egiako proiektua kalera aterako du abenduak 15 larunbata goizean
Hurrengo larunbatean, abenduak 15, KALAPIE elkarteak, Egia auzoko Tabakalera pareko errepidea okupatu eta goiz batez, kotxeentzako izaten den gune bat jendeak erabil dezan berreskuratuko da topaketa eta hartu-emanerako gune bihurtuz. Kaleaz gozatzeko, ekintza desberdinak izango dira goizeko 10:30tatik eguerdirarte:
– Kalapiek Egia auzoan landutako “Egia oinez eta bizikletaz” proiektuaren erakusketa.
– Goizean zehar txikienentzako ipuin kontalaria, mugikortasunaren inguruko “Kale Ikerlariak” jokoa, eta bestelako haur jokoak.
– Auzoko Gazte Asanbladak antolatutako bizikleta konponketa tailerra.
– Eseritzeko eta mokadutxo bat jateko aukera; eta gaztetxoentzat txokolate jatea 12:00tan.
Egian landutako proiektua erakusteaz aparte, errepide okupazio honekin pertsona denona den espazio publikoaren banaketaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da.
Animatu eta zatoz Egiara!