T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

20
Urr

KARLOS I.AREN LURPEKO PASABIDEA

Hedabideen bidez jakin genuen Eustasio Amilibia eta Katalina Erauso kaleen artean ingurabidea salbatzen duen Karlos I.aren pasabidea itxi eta betetzeko proiektua gauzatzear zegoela.

Aurreko legealdian, Mugikortasun Sailak pasabidea bizikletentzako egonaldi luzeko aparkaleku bihurtzeko proiektua aurkeztu zigun. Kalapie elkarteak, bizikleta hirian zehar ibiltzeko garraiobide gisa sustatzen duenez, agerian jarri du beti beharrezkoa dela mota honetako aparkalekuak eraikitzea; hortaz, bere garaian auzoko bizilagunei aurkeztu zitzaien proposamena hiriaren alde horretako (biztanle-dentsitatea eta bizikleta erabiltzeko aukera nabarmenak kontuan izanda) beharra asetzeko irtenbide ona iruditu zitzaigun.

Karlos I.aren bidearen konfigurazio berriarekin lurpeko pasabidea erabiltzeari utziko zaio eta, ondorioz, pasabideak beste erabilera batzuk izan ditzake.

Aparkalekurako sarbidea, izanez gero, Eustasio Amilibia kalearen aldean egongo litzateke; eta Katalina Erauso kalearen aldea bete eta itxiko balitz, erabilgarria izango litzateke, nahi bezala, kaleko espaloia zabaldu ahal izateko.

Bizikletaren erabilera bultzatu nahi badugu, erabilera errazten duten azpiegiturak sortu behar ditugu. Horiek horrela, aipatu aukera ona izan daiteke eta ez dugu arrazoirik ikusten aurreko legealdian garatu zen eta gure elkarteak bete-betean babesten duen proiektua alde batera uzteko.

Noren iritzia da hori: Gasco jaunarena ala Udal Gobernuarena?  Nolanahi ere, jakinarazi nahi dugu Kalapie eta txirrindulari asko aurka gaudela eta erabakia azaltzeko eskatzen dugula.

 

Gorka Hoyos

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteko presidentea 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies