T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

11
maiatza

Londreseko airea Beijingoa baino okerragoa? – Aire 3

Maiatzaren 4tik 8ra, Londresera egindako bidaia batean airearen kalitatearen laginak hartu eta PM2,5 partikulak neurtu ditugu. Dakizuenez, horiek dira airean daudenen artean osasunarentzat arriskutsuenak.

Kalapieren Air Bean ekipoa erabili dugu, eta emaitzak berdurgarriak dira. Inglesek awful deituak.

Egindako neurketak:

Maiatzaren 5ean, aireari zegozkion datuak oso onak ziren PM2,5 partikulatan. Bataz beste 7 eta 10 μg/m3 bitartekoak. Kolore gorria oso tarteka azaldu zen, Borought azokako inguruan bakarrik.

Maiatzaren 6an, beldurra eragiten zuten neurriak jaso genituen. Hona hemen horietako batzuk.

Regent Streeten, Picadilly inguruan. (oinez)                 Europako kalerik kutsatuenaren ospea duen
Oxfor Streeten . (oinez)

Maiatzaren 7an, egoera pixka bat hobetu zen. Igandea zen eta neurketa goiz egin genuen zirkulaziorik ia ez zuen auzo batean, eta ondoren, Londres eta aireportuaren artean


OMSek gomendatzen du bataz beste ez gainditzea 20 μg/m3, egunean zehar. Hori horrela, maiatzaren 6ko datuak kontuan hartuz gero, Londres hustu beharko litzateke.

Kalapieren moduko bertako erakundeek antzeko neurgailuekin egindako neurketekin parekatu ditugu guk egindakoan eta datuak bat datoz. Haiek deitzen diote bere aireari awfull (ikaragarri txarra).

Londres eta Beijin parekatu ditugu goi izenburuan, eta esan dezakegu,datuok 2016ko urrikoak badira ere, Beijingeko bizitegi-auzoan airea oraindik okerrago egon daitekeela Londresen baino.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies