#200bizi “Bizikleta Berdea” uztailaren 18an, 19:00etan
Aurten bizikletaren 200. urteurrena ospatu nahi dugu, lerroan dituen bi gurpildun ibilgailua, 1817an sortua zaldiaren alternatiba gisa, eta gaur egun hiri mugikortasun jasangarriaren ikur bilakatu dena. Hasiera batean 1490eko Codex Atlanticus-en agerturiko marrazki batengatik bere asmatzailea Leonardo Da Vinci uste bazen ere, 1997an Hans-Erhard Lessing historiagileak gezurtatu zuen Ziklismoaren Historiari buruzko Nazioarteko 8. Kongresuan. Benetako aitzindaria Karl Von Drais alemaniarra omen zen 1817ko bere Drasiana edo ‘makina ibiltariarekin’.
Bizkletaren 200. urteurrenaren ospakizunari emateko, hurrengo uztailaren 18an, 19:00etan, Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo alea 9), Haifaa al-Mansour zuzendariaren “Bizikleta Berdea” pelikula ikusiko da, hizkuntza ez ingeleseko pelikla onenaren BAFTA 2014 saria irabazi zuena ; aurkezpena eta ondorengo solasaldia egongo da.
Urteurrena dela-eta, aktibiattea gehiago egongo dira, denboraz iragarriko direnak.