Gladys del Estalen 40. urteaurrena
Kalapiek bat egiten du Gladys del Estalen hilketa bidegabearen 40.urteaurreneko ekitaldiekin.
Gladys del Estalek bere biziarekin ordaindu zuen bere ekologia, txirrindularitza eta antimilitarista balioen defentsa.
Kalapiek gonbidatzen gaitu guztiok, partaideak zein zaleak, ekainaren 1, 2 eta 3an antolatu diren ekitaldi guztietan parte hartzera, eta batik bat larunbatak 1ean, goizeko 11tan, Bulebarretik irten eta Gladysenea parkean Gladysi egingo zaion omenaldiarekin bukatuko den martxan parte hartzera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, web honetara jo: www.gladysgogoan.eus