T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

8
Ots

Bizikleta banaketa, Donostian, etorkin gazteen artean

Asteazkenean, hilak 5, Kalapieren egoitzan elkartu ginen hogei bat lagun, etorkin gazte talde bati bizikleta bat emateko, beraien bizitza errazteko.

Gabonak baino lehen, Donostiako Herritarren Harrerako Sareak planteatu zigun etorkin gazte batzuk, 18 urte bete ondoren, erabat babesik gabe geratzen zirela: lanik, bizitokirik eta laguntzarik gabe, eta haiek laguntzen zietela ikasten, kirola egiten eta gero lan bat aurkitzen.

Bizikleta bat haientzat oso lagungarria izango zela iruditzen zitzaien. Interesgarria iruditu zitzaigun, eta horretara jarri ginen.

Kanpaina bat egin genuen sare sozialetan, gure bazkideen artean, prentsan… eta dozena bat bizikleta bildu genituen. Funtsezkoa izan zen Xabier eta Martin G. enpresari txikien babesa, batzuk oparitu zizkigutelako.

Bizikletak prest jartzea, beharrezko ordezkapenak erosi ondoren, Javik egin zuen.

Beraz, prestatutako material guztiarekin asteazkenean bildu ginen gure egoitzan eta zozketa eta bizikleten banaketa egin genituen; gustua ematen zuen gazteen poza, emozioa eta esker ona ikusteak.

Espero dezagun haiek erabiltzea eta osasunez “apurtzea”.

Amaitzeko, ikusi dugu esperientzia ona izan dela eta komunikabideetan oihartzun handia izan duela gazte horien egoerak eta esan behar dugu berriro ere errepikatuko dugula.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies