T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

21
Mar

Donostiako Ospitaleko langileentzat #BolondresBizikleta-k

Kalapie Elkartetik COVID-19ak mundu mailan sortu duen egoera honetan zehar, ahal degun eremutik, gure laguntza eskeini nahi dugu. Horregatik, Donostiako Ospitalera egunero igotzen diren langileei bizikleta elektrikoak utzi nahi dizkiegu martxan jarri dugun kanpaina honekin. Egoera gogor honetan, bai segurtasuna, eta baita denbora ere, oso garrantzitsuak dira, eta bizikleta elektrikoa eguneroko joan-etorriak egiteko oso egokia izan daitekeela uste dugu. Bizikleta elektriko hauek, etxetik Ospitalera igotzeko eta etxera azkarrago bueltatzeko oso egokiak izango dira, eta horretaz gain, joan-etorria bakarrik egitean, garraio publikoan edo taxian sortu daitezkeen kutsadurak ekidingo dira.

Guzti honengatik, formulario bat ireki dugu bizikleta elektriko bat (#BolondresBizikleta) utzi edota bizikleta elektriko bat behar eta Donostiako Ospitaleko langile den edonork erantzun dezan. Formulario horretan, etxeko helbidea galdetuko zaizue, eta ondoren, zuen etxeetatik 500m baino gertuago bizi zaretenoi kontaktuan jarriko zaituztegu bizikleta elkar trukatzeko. Datu guztiak konfidentzialak izango dira.

Formularioa: https://forms.gle/UpUtg3TQPWs9ENaY6

Elkartrukatzean, hurrengo segurtasun neurriak betetzea behar berrezkoak dira:

  • Elkartrukatzeko momentuan, bizikleta jasoko duen pertsona izango da bizikleta emango duen pertsonaren helbidera gerturatuko dena.
  • Ez gerturatu 1,5metrotara bizikleta elkar trukatzean.
  • Bizikleta utziko duen pertsonarentzat: Mesedez, guante batzuk erabilita, bizikletaren ukabilak/giltzarrapoa/giltzak alkohol edo lejiaren bitartez garbitu.
  • Bizikleta jasoko duen pertsonarentzat: Eskularruak erabili eta behin bizikleta uzten duzunean, eskuak likido desinfektante edo xaboi eta urarekin garbitu.

Bizikletak, ahal diren neurrian, giltzarrapo eta giltzarekin utzi.

Azkenik, argi utzi nahi dugu bizikleta era guztiz bolondresean uzteko asmoarekin jarri dugula martxan kanpaina hau. Hala eta guztiz ere, bizikleta elkartrukatuko duten bi pertsonen artean, kontratu digital bat egiteko erraztasuna emango diegu.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies