Bizikletan ibiltzeko ikastaroen lehen asteburua
Udazken honetako bizikletan ibiltzen ikasteko lehen ikastaroarekin hasi gara:
Kalapietik, gure hirian hainbat arrazoirengatik bizikletan ibiltzen ikasi ezin izan duen jende asko dagoela jakinda, urteak daramazkigu jendeari lehen pedalkadak ematen irakasteko ikastaroak antolatzen. Plazer haundiz egiten dugun lana da, eta parte-hartzaileek izugarri eskertzen dute.
Oso pozik gaude lehen talde honekin, parte hartzaile asko lehen pedalkadak ematen hasi dira eta horietako batzuk Atotxako bidegorritik buelta bat ematera ere ausartu dira. Gainera, ikastaroak ohi baino gizon gehiago izan ditu, eta horrek asko pozten gaitu.
Hona hemen parte-hartzaileek oparitu dizkiguten esaldietako batzuk:
“Bizitza osoa daramat senarra eta semea bizikletan ibiltzen ikusten, eta beti izan dut ikasteko ilusioa”
“Patinetean lan egitera noa, baina mugitzeko modu aktiboago baten bila nabil”
“Etxean ez genuen bizikletarik eta ezin izan nuen ikasi txikitan”
Azaroan beste ikastaro bat antolatuko dugu azaroaren 4-5 eta 12-13an. Interesatuek ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera idatzi beharko dute. Datu hauek eman behar dira:
- Izena
- Abizenak
- Telefonoa
- Posta elektronikoa
- IFZ (NAN, AIZ, pasaportea edo baliokidea) hirugarrenei egindako kalteen asegururako.
- Bizikleta duzu? (Bai edo Ez)
- Kaskoa duzu? (Bai edo Ez)
- Zein taldetan parte hartu nahi duzun (0 maila edo 1 maila)