T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

9
Urt

Kalapie bizikleta mailegua

Kalapien bazkideek maileguan hartu ditzazketen hainbat bizikleta ditugu.

Honako hauek hain zuzen ere:

Bizikleta tolesgarriak:

Kalapien bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak egiteko erabiltzen ditugun 8 bizikleta tolesgarri ditugu. Kurtsoak egiten ez ditugun bitartean bizikletak bazkideek erabiltzeko eskuragarri daude. Bizikletak hauek ezin hobeak izan daitezke, adibidez, gertuko hirietara asteburuko eskapadak egiteko, garraio publikoan eramateko errexak baitira. Gainera, bizikletak tolestuta gordetzeko poltsak ere baditugu. Honela, toki berriak bizikletan ezagutzeko aukera izango dugu, garraio gogaikarriez arduratu gabe. Orain dela gutxi esaterako, gure kideetako bat, bizikletak erabili ditu Parisera bidaitzeko bere bikotekidearekin. Trenez joan ziren bertara eta hiria errex eta modu atsegin batean bisitatu ahal izan zuten gure biizkleta tolesgarriekin.

Bicicleta Copenhague wheel:

Kopenhage hiriak (Danimarkako hiriburua) MITekin (Massachusettseko Teknologia Institutua) lankidetzan garatutako Copenhagen wheel gurpil mota bat da, eta barruan motor txiki bat, kontrol-unitate bat eta bateria bat biltzen ditu. Bateria hori kargatu egiten da pedalei eragin ahala (edo beheranzko maldetan ibiliz). Kontrol unitateari esker, gurpil honek erabiltzaileen ohiturak eta beharrak ‘ikasteko’ gai da, eta txirrindularia bizikletaren motor gisa aritzen denean eta benetan beharrezkoa denean soilik eskaintzen du laguntza elektrikoa. Horrela, pertsona askori bizikletaren erabilera mugatzen dieten oztopoak arintzen zaizkie, hala nola distantzia handiko ibilbideak edo zailtasun bereziko desnibelak dituzten ibilbideak. Ikusi hobeto nola den Copenhagen Wheel-eko bideo bidez.

Cargobike akoplea:

Duela gutxi, bazkide baten donazio bidez kargu akople bat eskuratu dugu («Add bike»). Akople honek edozein bizikleta 30 kiloko edukiera duen Cargobike bihurtzeko aukera ematen du. Materiala lekuz aldatzeko lan txikiak egiteko edo haur txikiei buelta bat emateko aproposa izan daiteke (egokigailu gehigarri bat behar da umeentzako). Akople hau copenhaguen wheel bizikletarekin edo bizikleta propioarekin erabili ahal izango dugu. Bideo honetan ikus dezakezu nola den add bike kargu akoplatua.

Beraz, gure bizikletaren bat erabili nahi baduzu eta, gainera, gure sustapen-lana babestu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta egin zaitez bazkide lehenbailehen. Kontsultatu baldintzak hemen klik eginez.

Bizikletak astebeterako alokatzen dira (asteartetik asteartera). Alokairua doan da gure premium bazkideen kasuan. Oinarrizko bazkideei lehen alokairua dohain egiten diegu eta gero 5 €ordaindu beharko dituzte alokatutako bizikleta bakoitzeko. Erreserbatu edo edozein galdera egiteko bidali mezu elektroniko bat ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies