T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

3
Ots

Kalapieren urtarrileko albiste laburpena

300.000 euroko aurrekontua Zumarragako GI-2630 errepidea bulebarizatzeko

Lurraldearentzako 2023ko aurrekontuetan, GI-2630 eta GI-631 errepideen arteko tartea boulevarizatzeko partida bat aurreikusia dago, Obra honek Zumarragan espazio publiko berreskuraketa bat suposatuko du, eta herrian behin betiko eragina izango du.

Ordenación incluye más de 300.000 euros en presupuestos para la boulevarización de la GI-2630 de Zumarraga, 27/12/2022, Diario Vasco

Emisio baxuen eremua “nekez” gauzatuko da aurten

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko legeak 50.000 biztanletik gorako udalerriei 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen Emisio Baxuen Eremua ezartzera behartzen dien legea “nekez” gauzatuko da aurten.

Donostia: La Zona de Bajas Emisiones “difícilmente” será realidad este año, 03/01/2023, Noticias de gipuzkoa

Kalapie bizikleta mailegua bazkideentzat

Kalapiek bizikleta tolesgarriak, bizikleta elektrikoa eta cargobike akople bat ditu bere bazkideen eskura.

Kalapie bizikleta mailegua, 09/01/2023, Kalapie hiriko txirrindularien elkartea

Bi zauritu larri Lezon eta Zarautzen izandako auto harrapaketetan

Emakume bat larri zauritu da ostegun honetan GI-636 errepidean, Lezo parean, izandako auto harrapaketa batean. Zarautzen, beste ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du eta larri zauritu du. .

Dos heridos graves en sendos atropellos en Lezo y Zarautz, 05/01/2023, Naiz

Gure web orriak atal berri bat du: FAQ (Ohiko galderak)!

kalapien atal berria atera dugu. Orrialde honetan bizikletaren inguruan sortzen diren ohiko galdera batzuk argituko ditugu: Bizikletaz nondik ibili daitekeen eta ezin den, kaskoaren erabilera, aseguruak eta abar luze bat.

Ohiko galderen atala

Kalapiek adierazi du hiriko bidegorrietako segurtasun-elementuak gutxitu egin direla

Kalapie elkarteak hainbat argazki jarri ditu twitterren, bidegorriaren eta errepidearen artean egon ohi diren piboten pixkanakako murrizketa ikusten den urte desberdinetako bidegorriak konparatuz. Hautemandako nahiz benetako segurtasuna murriztuz.

Bidegorrien segurtasun falta salatu du Kalapiek, 10/01/2023, Irutxuloko Hitza

Oslo, aparkalekurik gabeko hiria.

Osloren kasua, hiriko aparkalekuak kentzea erabaki duen hiria, hiriko trafikoa murrizteko estrategia gisa

Oslo auto aparkalekurik gabeko hiria, 11/01/2023, Kalapie hiriko txirrindularien elkartea

Loiolako Kultur Etxeko aparkalekua eraldatzea

Loiola auzoko kultur etxearen aurrean dagoen aparkalekua 5.000 metro koadroko plaza bihurtuko da. Obrek dirauten bitartean, behin-behineko aparkaleku bat egongo da, eta etorkizunean aparkalekua bariantetik gertu kokatuko da.

Derriban un pabellón en Ciudad Jardín, donde se creará un parking durante las obras, 11/01/2023, Noticias de Gipuzkoa

Lezo eta Pasai Donibaneko bidegorria uztailetik aurrera hasiko dira eraikitzen

Tourraren etorrerak uztailera atzeratu ditu Lezo-Pasai Donibane bidegorriaren azken zatiko lanak. Bidegorri honek 3 metroko zabalera erabilgarria izango du bere. 270 metrotan. Proiektuak 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du.

El paso del Tour retrasa a julio las obras del último tramo del bidegorri Lezo-Pasai Donibane, 19/01/2023, Diario vasco

Udalaren Osoko Bilkurak hiriko erdigunean merkataritza-gune eta aparkaleku bat egiteko plan berezia onartu du

Planak muinoa zulatzea aurreikuste du hirugarren sektoreko azalera izango duen 8.040 metro koadroko merkataritza-gune bat eta 270 plazako lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko.

El Pleno da luz verde al centro comercial de San Bartolomé con cuatro plantas de parking, 26/01/2023, Diario vasco

San Bartolomen merkataritza zentro bat eta lurpeko aparkaleku bat jartzea onartu dute EAJk eta PSE-EEk, 26/01/2023, Irutxulo

Erdian Bizi elkartea lan horren aurka agertu da; izan ere, ondorio negatiboak izango ditu obran zehar, zentroko txikizkako merkataritzari kalte egingo dio, kutsadura atmosferikoan eragin negatiboa izango du eta muinoaren hegala desnaturalizatu egingo du. Kalapie ere aurka agertu da hiriko trafikoa okertuko duen aparkaleku berria sortzearen aurrean.

Vecinos denuncian el efecto «negativo» del futuro centro comercial de San Bartolomé, 25/01/2023, Diario vasco

7.000 bizikletarentzako aparkalekua Amsterdamen

Holandako hiriak bizikletentzako aparkaleku handi bat inauguratu du tren geltoki nagusiaren aurrean, kale trafikoa arindu eta oinezkoei lekua irabazteko. 7.000 bizikleta hartzeko lekua du, argiz beteta dago, eta ingeniaritza-lan izugarria izan da. Izan ere, aintzira bat hustu behar izan dute lanak egin ahal izateko.

Un aparcamiento para 7000 bicicletas bajo el agua en Amsterdam, 26/01/2023, El Pais

Txingudiko hiru hiriek harremanak estutu dituzte bizikletari esker

Irungo Balazta hiri txirrindularien elkarteak, Hendaiako Recycl ‘Arte eta Badoo ziklomugikortasun kooperatibek lankidetza sortu dute. Lankidetza hau uztailera arte bi gurpilen inguruko hainbat ekitaldi eta dozena bat tailerretan islatuko da

Irun: Las tres ciudades estrechan lazos gracias a la bicicleta, 28/01/2023, Diario vasco

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies