T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Ira

Hasi da 2024ko mugikortasunaren astea, Kalapie jardueraz beteta dator

Gaurtik, Irailak 16, irailaren 22ra Europa osoko mugikortasunaren astea ospatuko da. Mugikortasunaren Europako Astea Europako erakundeek abiarazitako eta toki-administrazioek beren gain hartutako kanpaina bat da. Aste honen barruan hainbat ekintza antolatzen dira, hiri guztietan hala nola kanpainak, jarduerak eta ekitaldiak, garraioak bizi-kalitatean eta ingurumenean dituen eraginei buruz hausnartzeko.

Kalapiek, Donostiako Udalarekin lankidetzan, honako jarduera hauek antolatuko ditu:

“Hiriko bizikletaren erabiltzailearen gida” kanpaina

Mugikortasunaren astean zehar, Kalapiek “Hiriko bizikletaren erabiltzailearen gida” kanpaina jarriko du martxan, Udaleko mugikortasun sailarekin batera egina, hiriko bizikletaren erabiltzaileei Donostian bizikletaren erabilera seguru, eraginkor eta zuzena egiteko behar duten ezagutzak emateko. Bai zirkulazio-araudiari dagokionez, bai erabilera erraztuko duten erabilera-trikimailuei eta ohitura onei dagokienez. Aste osoan zehar kanpainaren eduki guztia sare sozialetan eskegitzen joango gara traola hauekin: #BizikletaErabiltzailearenGidaKalapie #GuiaUsuarioBiciUrbanaKalapie

📅 Datak: Aste osoan zehar
📍 Informazio guztia gure sare sozialetan (Twitter, Facebook y Instagram) eta webgunean: Hiri bizikletaren erabiltzairen gida kanpaina

Hitzaldia: Bizikleta bidez egunerokoko mugikortasun beharrak erraztuz: Aholku praktikoak

Ostegunean, 18:00etan, hitzaldi bat antolatuko dugu Kalapieko lokalean. Bertan, bizikleta nola erabil dezakegun ikasiko dugu eta aholku praktikoak emango ditugu, eguneroko mugikortasun-behar asko egiteko eta errazago eta atseginago egiteko (baita erosketak egin edo haurrak eskolara eramatea bezalako beharrak egiteko). Gainera, hirian bizikletaren erabilerari buruzko hainbat zalantza partekatu eta argitu ahal izateko gune bat izango da hitzaldia. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

📅 Data: Irailak 19, osteguna 18:00tan
📍 Tokia: Kalapieren lokala (Iparragirre kalea 8)
🕒 Iraupena gutxi gora behera: Ordu bat

Bizikleta irteera Donostitik Aginagara

Larunbatean jende guztiarentzat egokitutako bizikleta irteera bat antolatuko dugu (haurrak barne). Bizikletaren oinarrizko erabilera maila izatea da baldintza bakarra. Desnibelik gabeko ibilbide laua egingo dugu, eta Aginagara joan-etorria egingo dugu, Oria ibaiaren ibarretik. Ibilbideak 30 km-ko luzeera izango du. Ibilbide osoa bidegorrietatik eta landa-bideetatik igarotzen da. Topagunea Alderdi eder izango da goizeko 9: 30etan.

📅 Data: irailak 21, 9:30tan
📍 Topagunea: Alderdi eder
🕒 Iraupena: 3 ordu inguru
🚴‍♂️Beharrezko materiala: Kaskoa eta bizikleta egoera onean

Bizikleta Festa Alderdi Ederren

Igandean, asteari amaiera emateko, Alderdi Ederren izango gara berriz ere, Bizikleta Festarekin. Bertan, haurrei zuzendutako hainbat jarduera egongo dira bizikletarekin lotuta, hala nola bizikleta-trebetasunen zirkuitua, bizi-scalextric eta bizikleta-kamerekin egindako eskulanen tailerra.

📅 Fecha: 22 de septiembre
📍 Lugar: Alderdi eder
🕒 Hora: 11:00-14:00h

Bizikleta auto erreparazio tailerra

Astearte eta ostegun goizean mekanika-postu bat izango dugu unibertsitateetan. Bertan, hurbiltzen diren pertsonek euren bizikletak errebisatu eta bizikleta konpontzen ikasi ahal izango dute mekanikari baten laguntzarekin. Hiriko bidegorriei buruzko aholku erabilgarriak, bizikletak ez lapurtzeko aholkuak edo txirrindularientzako osagarriak ere jaso ahal izango dituzte.

📅 Datak: Irailak 17 asteartea eta irailak 19 osteguna
📍 Tokia: Oñati Plaza (17) eta I.M. Barriola zentroa(19)
🕒 Ordua: 10:30-13:30h

Beste ekintzak 

Kalapiek antolatutako jarduerez gain, Donostiako Udalaren programa ofizialean kontsulta ditzakezuen beste hainbat jarduera ere izango ditu mugikortasunaren asteak: Programación semana de la movilidad 2024

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies