T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

15
Urr

Zarauzko Kalapie-ren urriko bilera

Kalapie, hiri txirrindularien elkartea, Zarauzko talde bat sortu zuen ekainean. Zarautzen, bizikleta garraiobide gisa erabilpenaren alde aritzea, bizikletaren sustapena eta haren erabiltzaileen interesak eta segurtasuna defendatzea dira Kalapie elkartearen helburuak.

Helburu horien alde zarauztar talde bat sortu da eta hilabetero biltzen da Haize Orratz Gaztelekuan. Datorren asteazkenean, 16 egunean, 18.00tan urriko bilera izango da. Bilerak irekiak dira eta hurrengo honetan landuko da Zarauzko bizikletaren egoerari buruzko azterketa baita zenbait erakunde publikoei eskaerak bizikletaren erabilera errazteko.

Besteak beste, beharrezkoa ikusten dugu bidegorrien sarea, bizikletentzako aparkalekuak, sarbidea eta garraio publikoarekiko intermodalitatea hobetzea, lapurreten aurreko segurtasuna, eta orokorrean kotxeei hirian espazioa kentzea eta mugikortasun jasangarria eta aktiboaren alde apustu egitea.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies