T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

FAQ (Ohiko galderak)

Mugikortasunaren inguruan:

Zer egin behar dut mugikortasun inguruko kexa/sugerentziaren bat badut?

Hirian bizikletaz ibiltzearekin lotutako kexaren bat baduzu, honako aukera hauek erabiltzea gomendatzen dizugu ondorengo ordenean ordena honetan erabiltzea gomendatzen dizugu:

  1. Idatzi udaleko herri postontzira zure kasua azalduz eta konponbidea eskatuz.
  2. Idatzi mezu bat zuzenean bizikleta@donostia.eus udaleko mugikortasun departamentura.
  3. Jakinaraziguzu zure kexa gure kontatu formularioaren bitartez, arazoa jasota gera dadin, udalaren jardunaren jarraipena egin eta ekintzak baloratu. Intzidentzia gure inzidentzien mapa ere erregistratu dezakezu, gaiari hobekien egokitzen zaion formularioa betez.
  4. Jarri harremanetan zure auzoko auzo-elkartearekin, egoeraren berri izan dezaten eta, egoki iritziz gero, udalari eskaerak egin diezaioten
  5. Egoki iritziz gero, prentsara idazteko aukera ere badago.
  6. Gure elkartearekin zein hiriko beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea, presio-bide alternatiboak bilatzeko
Egin al daiteke korri/running bidegorritik?

Ez, araudiaren arabera, korrikalaria oinezko bezala konsideratzen da eta, beraz, oinezkoen zirkulaziorako gune batetik zirkulatu behar dute eta oinezkoen araudi bera jarraitu behar dute. Gainera, bidegorrian korri egiterakoan arrisku egoerak sor daitezke eta deserosoa izan daiteke bizikleta erabiltzaileentzat. Kalapietik badakigu hiriko espazioaren banaketa ez dela egokia kasu askotan, eta bizikletaren alde ez ezik, Donostiak oinezkoentzako gune zabalagoak izatearen alde ere lan egiten dugu.

Bizikleta zirkulazioari buruz:

Non dago debekatua eta baimendua bizikletan ibiltzea?

Bai hirian zein hiritik kanpo gomendagarria da, baina ez derrigorrezkoa, baldin badaude, bidegorrietatik ibiltzea, seguruagoak baitira.

Debekatuta dago espaloietan eta oinezkoentzako guneetan bizikletaz ibiltzea, oinezkoekin partekatutako bidegorri gisa seinaleztatuta ez badago. Espaloitik zirkulatzeak 100 eurorainoko isuna ekar dezake. Beraz, holakotan bizikletatik jeitsi eta oinez joan.

Karreteratik ibili ahalko gara bide horretan bizikletan zirkulatzeko debeku espresik ez dagoen kasu guztietan. 

Derrigorrezkoa al da kaskoa bizikletan ibiltzeko?

Kaskoa derrigorrezkoa da hirian 16 urtetik beherakoentzat soilik. Gainerako txirrindularientzat gomendagarria da.

Hiritik kanpoko errepideetan, txirrindulari guztiek babes-kasko homologatua eraman behar dute nahitaez, hiru salbuespenekin: igoera luzeetan, arrazoi medikoengatik edo muturreko bero egoeretan. Oso garrantzitsua da kaskoa behar bezala jartzea eta beti lotuta eramatea, kalera irten ez dadin. Derrigorrezkoa denean kaskorik gabe zirkulatzeak 200 euroko isuna dakar.

Nola ibili behar dut gauez?

Gauez bizikleta erabiltzeko, aurreko argi zuria eta atzeko argi gorria eraman behar da uneoro. Merkatuan aukera ugari daude. Modelo batzuk bideko beste erabiltzaileei ikustarazteko dira. Beste batzuek, funtziona honetaz gain, erabiltzailearen bidea argitzeko funtzioa betetzen dute ere.

Behar bezala argiztatutako kaleetan gabiltzanean, lehenengo motako argi batzuk nahikoa izango dira. Hala ere, kontuan izan behar duzu argiek gutxieneko potentzia izan behar dutela, gutxi gorabehera 200 metroko distantziara ikusia izan ahal izateko. Zure ibilbideak argiztapen gutxiko edo egoera txarreko bideak barne hartzen baditu, gomendagarriena intentsitate handiagoko argia aukeratzea izango da bidea ondo ikusi ahal izateko.

Erraz ikusteko moduan  jartzeko beste gomendio on bat da material islatzaileak erabiltzea da zure bizikletan edo zure janzkeraren zati gisa. Bizikleta askok erabiltzen dituzten islatzaileez gain, askoz ere ikusgarriagoa egiten lagunduko dizuten aukera ugari daude.

Argi keinukariak erabil ditzazket?

Bai, gaur egun DGTk bizikletetako aldizkako argiak onartzen ditu bizikletentzat.

Zer aukera ditut euriarekin ibiltzeko?

Ikasi zeintzuk diren euriarekin bizikletan ibili ahal izateko truko onenak gure “ipurdi bustirik ez” kampainaren orria bisitatuz. 

Zein da bizikletan gauzak eramateko modurik onena?

Bizikleta arrunt batean pisua eramateko modurik erosoena alforjak dira. Bizikletaren parrillara erraz egokitzeko diseinatuta daude alforjak. Zure bizikletak parrillarik ez badu, bat erosi beharko duzu. Parrilla aukera ugari daude, ia edozein bizikletari egokitu daitezkeenak.

Gero eta ohikoagoa da bike karguaren alde egitea. Bizikleta handiagoak bereziki pisua garraiatzeko diseinatuta daude.

Bizikletari buruz:

Non erosi bigarren eskuko bizikleta bat?

Denda eta plataformen aukera ezberdinak daude bizikleta abandonatuak bilatzeko, hala nola Wallapop, Cash converter, milanuncios

Erosi aurretik, udaletxeko erregistroan bastidore-zenbakia egiaztatzea komeni da, lapurtutako bizikleta bat erosten ari ez garela egiaztatzeko.

Gainera, gure inguruan bizikletak berreskuratzeko hainbat proiektu daude, non bazkideek tailer kolaboratiboan parte har dezaketen eta bertan behera utziak izan diren bizikletak berreskuratzen lan egin daitekeen

Gure inguruko proiektuak hauek dira:

Nola erregistra dezaket nire bizikleta?

Bizikletaren erregistroa online edo aurrez aurre egin daiteke Udal Inforen bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatuz.

Eskaera orri bat bete beharko da bizikletaren datuekin

Behin bizikleta erregistratuta, udalak zure koadroan jarri beharreko itsasgarria emango dizu.

Nola sal dezaket nire bizikleta erregistratua?

Titulartasun-aldaketa udalean erregistratu beharko duzu, bizikleta erregistratzean egiten den prozesu berari jarraituz.

Zer egingo dut bizikleta lapurtzen badidate?

Gure bizikleta lapurtu badute, salaketa jarri beharko dugu. Salaketa udaletxeko bulegoren batean edo online jarri  dezakegu. Salaketa egiteko, bizikletaren faktura edo argazkia, bastidore-zenbakia (bizikletaren behealdean ikus daiteke, pedalier-ardatzaren azpian) eta erregistro-zenbakia aurkeztu beharko dituzu, zure bizikleta erregistratuta badago.

Gomendagarria da Udalaren bizikleten katalogoa noizean behin kontsultatzea, zure bizikleta Udalekoek aurkitu duten ikusteko. 

Zer kudeaketa egiten du udalak abandonatuak izan diren bizikletekin?

Jabeek aparkalekuetan edo horietatik kanpo espazio publikoan uzten dituzten kasuetan bizikletekin ondorengo prozesua jarraitzen da:

1.- Bizikleta bat abanotua dagoen susmoa dagoenean pegatina gorri bat jartzen zaie jabea infomatzeko. Parte bat irekitzen da bizikletaren informazioarekin eta pegatina ageri duen bizikletaren argazki batekin

2.- Partea sortu zenetik hilabete igaro denean, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Zuzendaritzari helaraztezn zaio

3.- Horiek zatian adierazitako lekura joaten dira, eta bizikleta bertan utzita badago, erretiratu egiten da.

4.- Bizikleta horiek beste bi hilabetez egongo dira kokaleku batean. Jabeak errekuperatzeko eska dezake aldi horretan.

5.- GAOn argitaratzen da bizikletei buruzko informazioa, eta hortik aurrera txatar bihurtzeari ekiten zaio.

Gaur egun, udalak enpresa batekin kontratua du ibilgailu horiek txatar bihurtzeko, eta GKEei bizikleta batzuk uzteko aukera zabalik dago. Gaur egun, GKE bakar bati ematen zaizkio eta garapen bidean dagoen herrialde batera bidaltze ditu bizikletak.

Non lotu nire bizikleta?

Bizikletak egokitutako aparkalekuetan lotu behar dira, ahal den guztietan, eta hiriko elementuetan lotzea saihestu behar da.

Kalapien jabetzen gara aparkaleku askok bizikleta abandonatu asko izaten dituztela eta ez dagoela beti erabiltzeko lekurik. Abandonatua izan dela susmatzen duen bizikletaren bat aurkitu baduzu, jakinaraz iezaguzu galdetegi honen bidez, gaia mugitu ahal izateko eta udalak lekua libre uzteko.

Bestalde, zure ustez aparkaleku gehiago instalatu behar den guneren bat lokalizatu baduzu, jakinarazi iezaguzu gure kexa eta iradokizunen formularioaren bidez.

Nola lotu nire bizikleta?

Zoritxarrez, bizikleta-lapurretak maiz gertatzen dira. Arriskuak prebenitu eta minimizatu ditzakegu giltzarrapo on bat erabiliz eta bizikleta behar bezala lotuz. Jarraian, arriskuak gutxitzen lagunduko dezaketen aholku batzuk emango dizkizugu.

  • Gelditzen zaren guztietan lotu bizikleta. Zure geldialdia txikia izan arren, nahikoa da minutu bat.
  • Kontuan izan bizikleteko elementu asko ateragrriak direla, hala nola gurpilak eta aulkia. Itxitura azkarrak azkoinekin (“tuerca”) ordeztu ditzakezu, hauek ateratzea zailagoa izan dadin edo bestela giltzapetu egin ditzakez bizikletaren beste elementu finkoetara.
  • Ez utzi inoiz koadroa lotu gabe
  • Erabili zure beharretara egokitutako bizikleta. Kontuan izan bizikleta garesti batek lapurtua izateko aukera gehiago izango dituela bakuna edo birziklatua baino.
  • Utzi bizikleta ikusteko moduan dauden lekuetan eta saihestu leku ilun eta bakartiak
  • Lotu giltzarrapoa ahalik eta altuen. Lurra ukitzen badu, errazago mozten da.
  • Gomendagarria da gauetan bizikleta leku itxi batean gordetzea, lapurretak saihesteko
  • Gorde bizikletaren faktura eta idatzi txasis-zenbakia (bizikletaren behealdean ikus daiteke, pedalier-ardatzaren azpian), eta gorde bizikletaren argazki bat honekin guztiarekin. Bestalde, udaletxean erregistratzea gomendatzen dizugu.
  • Erosi giltzarrapo on bat. Kalapietik bizikletaren kostuaren % 10 giltzarrapoan inbertitzea gomendatzen dugu.

Kontsultatu gure gida “Zure bizikletaren lapurreta sahiestu

Zer seguru mota daude bizikleta istripuentzat?

Bizikletaz egin beharreko joan-etorriak, egiten ari zaren desplazamendu-motaren arabera, hainbat asegurutan daude jasota:

  1. Lanerako joan etorritan egindako desplazamenduen kasuan, edozein garraio medio erabilita ere (oinez, bizikletaz, autobusez, autoz, etab.), “in itinere” desplazamendua esaten zaio. Kasu hauek laneko segurtasun eta osasun barruan sartzen dira. Hori dela eta, lan egiten duzun enpresak eta bere mutuak zure kalte pertsonalak ordaindu beharko lituzkete, bizikletan lanera egindako bidai batean eroriz gero.
  2. Arrazoi pertsonalengatik beste edozein desplazamendutan eroriz gero, Gizarte Segurantzak edo aseguru pribatuak (kontratatua baduzu) hartzen ditu bere gain zure kalteak.
  3. Kirol-irteeren kasuan, zikloturismo-lizentzia ateratzeko aukera dago, eta zure kirol-ibilbideak estaltzen dituen aseguru pribatu bat izango duzu.
  4. Hirugarrenei eragindako kalteen gastuak estalita edukitzeko (hiri-altzariei edo hirugarrenei eragindako kalteak), etxeko aseguruaren estaldura berrikusi dezakezu (aseguruari galdetu). Halakorik ez baduzu eta zati bat kontratatu nahi baduzu, Kalapiek zerbitzu hori eskaintzen die bazkideei, urteko gutxienezko 40 euroko kuotarekin.
Nola erakutsi diezaieket nere seme-alabei bizikletan ibiltzen?

Hemen bizikletan ibiltzen ikasi ahal izateko metodología simple bat azaltzen duen bideoa:

Bizikleta elektrikoak:

Zer da bizikleta elektriko bat?

E-bikeak indar handiz sartu dira bizikletaren munduan. Bizikleta mota bereziak dira, edozein forma izan baitezakete eta edozein erabileratara zuzenduta egon. Ezaugarri nagusia motor elektriko bat izatea da, txirrindulariari indar gutxiago erabiliz mugitzeko aukera ematen diona.

E-bikeak bizikletaren munduko hainbat beharrizani erantzuteko agertzen dira: Ahalegin txikia eginez mugitu ahal izatea, oso erabilgarria lanera izerdirik bota gabe joateko edo baldintza fisiko egokiak ez dituzten pertsonentzat. Garraiolarientzat edo egunero erosketak egiteko, unibertsitatera joateko, gimnasiora joateko eta abarretarako ere aproposa da. Kasu horietan helburu nagusia ez da kirola egitea, azkar eta eroso mugitzea baizik.

Pedalei urrunago, gorago eta azkarrago eragin ahal izatea: mendiko edo errepideko txirrindulari batzuek ibilbide luzeagoak eta gogorragoak egin ditzakete laguntza gehigarri batekin. Halaber, etengabe sufritu edo itxaronarazi gabe indartsuago doan txirrindularitza talde baten erritmoa jarraitzeko aukera ematen du.

Zer alde dago bizikleta elektriko baten eta ziklomotor baten artean?

Traifiko zuzendaritza nagusiaren (DGT) arabera, hauek dira bizikleta elektriko gisa hartu ahal izateko bizikleta batek bete behar dituen baldintzak

  • 2 gurpil izan behar ditu
  • Gehienez 250 W-eko motorra
  • Pedalkada lagunduaren sistema, bestelako azeleragailurik gabe
  • Asistentzia 25 km/h-ko abiaduratik moztea

Lau baldintza horiek betetzen ez dituen edozein ibilgailu motorduntzat bezala konsideratuko da.

Kalapietik bizikleta elektriko bat erosi ala ez baloratzeko orduan, laguntza hori benetan behar dugun ala ez baloratzeko ariketa bat egitea gomendatzen dugu. Bizikleta elektrikoak tresna zoragarria dira kasu askotan, eta inola ere ez gaude haien erabileraren aurka. Hala ere, bizikleta elektriko batek inbertsio handiagoa dakarrela, ingurumenean eragin handiagoa duela eta gure osasunean eragin positiboa txikiagoa izango duela baloratu behar dugu. Erabilera gehienetarako, ohiko bizikleta batek zerbitzu zoragarria emango digu.

Bizikleta motak:

Paseo bizikletak

Pasealekuko edo hiriko bizikletek erabilera laua dute, paseatzeko edo hirian eroso ibiltzeko. Erosoak eta funtzionalak dira. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometriari esker pedalei eragiteko postura erosoan ibili daiteke
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak mistoak izaten dira, asfaltoan, lurrean eta zoru bustian funtzionatzeko.
  • Batzuk aurreko suspentsioa dute eta beste batzuek ez
  • Eskulekuaren posizioa altua izaten da, txirrindularia  tentea ibili ahal izateko
Errepideko bizikletak

Errepideko edo abiadurako bizikletak errepidetan erabiltzeko pentsatutako bizikletak dira, asfaltoa kasu. Bizikleta hauek nagusiki errepideko txirrindularitza praktikatzeko erabiltzen dira. Ez dira oso balioaniztunak, eta, beraz, ez dira beste helburu batzuetarako erabiltzen. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometria optimizatuta dago txirrindularia pedalei eragiteko posizio aerodinamiko batean eserita egon dadin
  • Pneumatikoak oso meheak dira, oso errodadura banda gutxikoak eta ia marrazkirik gabekoak ahalik eta erresistentzia txikiena eskaintzeko.
  • Ez dute inolako suspentsiorik, lur lauetan erabiltzen baitira
  • Martxa-aldaketak egiten dituzte plateren eta pinoien konbinazio desberdinekin, lurraren inklinazioaren arabera aldakortasun handiagoa eskaintzeko.
  • Eskulekuaren posizioa nahiko baxua da txirrindulariaren koefiziente aerodinamikoa hobetzeko
Zikloturismoko bizikletak

Zikloturismoko bizikletak paseoko bizikleta baten eta mendiko bizikleta baten arteko nahasketa dira. Batzuek paseoko geometria eta eskulekua dute, eta beste batzuek, berriz, mendikoak bezalakoak, baina beti posizio eroso batean eserita pedalei eragitera bideratuta. Oso balioanitzak dira eta, batez ere, paseoak emateko eta hirietan edo mendietan desnibel gutxiko ibilbideak egiteko erabiltzen dira. Bide berde baterako edo parke bateko bidezidor baterako aproposak dira, adibidez. Alforjak eta bidaietarako beste osagarri batzuk jar daitezke. Ezaugarri nabarmenenak hauek dira:

  • Bere geometriak jarrera erosoa eta aldi berean kirolekoa ematen du pedalei ordu luzez eragin ahal izateko
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak mistoak dira, eta asfaltozko lurzoruan zein lur hareatsu edo bustian heldulekua ematen dute.
  • Aurrealdeko esekidura izaten dute, lur zulatuagoetan konforta hobetzeko
  • Martxa-aldaketak egiten dituzte plateren eta pinoien konbinazio desberdinekin, aldakortasun handiagoa eskaintzeko
  • Eskulekuaren posizioa mendiko bizikleta edo paseokoa izan daiteke
  • Osagarriak eraman ohi dituzte, hala nola ekipajeak, alforjak, lohi-babesak, astoak edo argiak
MTB edo mendiko bizikletak

MTB, BTT edo mendiko bizikletak lur irregularretan erabiltzeko optimizatutako bizikleta motak dira, hala nola bidezidorretan, mendiko bideetan edo trialeretan. Bizikleta mota honen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Geometria maldak igotzeko edo harriz eta zuloz betetako bideak jaisteko pentsatuta dago, bai eserita, bai hankak tolestuta.
  • Pneumatikoak lodiagoak dira eta takoak daramatzate lokatzaren, lurraren, hautsaren edo legarraren gaineko heldulekua hobetzeko.
  • Aurreko (eta, batzuetan, atzeko) suspentsioa dute, lurraren irregulartasunak arintzeko eta erosotasuna eta erantzuna hobetzeko
  • Martxa-aldaketak egiten dituzte plateren eta pinoien konbinazio desberdinekin, aldakortasun handiagoa eskaintzeko
  • Eskulekua nahiko zuzena eta zabala da, egonkortasuna hobetzeko
Ziklokros- edo grabel-bizikleta

Ziklokross edo gravel bizikleta errepideko bizikleta baten eta mendiko bizikleta baten arteko nahasketa da. Errepidekoak bezalako geometria eta eskulekua ditu, posizio aerodinamiko eta eraginkor batean eserita pedalei eragiteko. Baina gurpil mistoak ditu, zabalagoak eta tako txikiekin, eta lur lauetan zein lehorreko bideetan erabiltzeko aukera ematen du. Errepidekoak baino balioaniztunagoak dira, baina ez daude lur oso zulatuetan erabiltzeko pentsatuta. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometria optimizatuta dago errendimenduari begira
  • Pneumatikoak mistoak dira, eta asfaltozko lurzoruan zein lur hareatsu edo bustian heldulekua ematen dute.
  • Ez dute inolako esekidurarik, lur lauetan erabiltzen baitira
  • Martxa-aldaketak egiten dituzte plateren eta pinoien konbinazio desberdinekin, lurraren inklinazioaren arabera aldakortasun handiagoa eskaintzeko.
BMX Bizikletak

BMX bizikletak tamaina txikiko bizikletak dira, piruetak eta pistetan eta zirkuituetan jauziak egitera bideratuta daudenak. Koadro eta gurpil txikiak dituzte, oso maneigarriak egiten dituztenak. Bere diseinuak eta akaberak minimalistak dira, ez baitute beste bizikletetan aurki ditzakegun osagai askoren beharrik. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometria optimizatuta dago txirrindularia zutik egon dadin eta maniobrak eta birak egin ditzan
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak lauak edo mistoak dira, asfaltoan edo mendian agarrea eduki ahal izateko
  • Ez dute inolako suspentsiorik, 
  • Ez dute martxa-aldaketarik, pedalei eragitea ez baita haien funtzio nagusia.
  • Eskulekuaren posizioa nahiko altua da, txirrindularia beti zutik egoten baita pedalen gainean
  • Atzeko balazta bakarrik eramaten dute, ez baidute balaztatze handirik behar.
Haurrentzako bizikletak

Haurrentzako bizikletak ez dira berez bizikleta mota bat, taila txikiko bizikletak baizik. MTB bizikletak izan daitezke, errepidekoak edo paseokoak, baina koadro eta gurpil txikiagoekin, haurren altuerara egokituta. Bizikleta hauen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometriak pedalei eragiteko jarrera erosoa ematen dio haurrari
  • Eserlekua haurrak oinekin lurrera jotzen duen altuerara jaitsi daiteke
  • Txikiagoek ez dute martxa-aldaketarik izaten, haurrek ez baitute eragiteko indarrik.
  • Akzesorioak eraman ditzakete: erruedinak, saskia, lohi-babesak, estalpea, astoa, txirrina eta argiak
Pedalik gabeko bizikletak

Haurrentzako pedalik gabeko bizikletak ikasteko bizikleta mota bat dira, pedalik ez duena, eta haurrak hankak lurraren kontra erabiltzen ditu bultzatzeko. Ezin hobeak dira oreka bi gurpilen gainean mantentzen ikasteko eta psikomotrizitatea hobetzeko. Bizikleta hauen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Geometria erosoa dute haurra eserita ibil dadin
  • Eserlekua baxu dago, haurrak oinak lurrean eraman ditzan
  • Ez dute balaztarik eramaten, haurrek ez dutelako eragiteko indarrik eta oinekin frenatu dezaketelako
Kargudun bizikletak edo trizikloak

Helduentzako bizikletak edo trizikloak hiriko garraioaren irtenbidea dira. Hiri-pasealekuko bizikleta-egokitzapen bat da, karga-saski handi batekin. Saskia aurrean eta atzean duten modeloak daude, baina kontzeptua bera da: pakete asko edo haur batzuk garraiatu ahal izatea. Hiru gurpil dituzte zutik bakarrik eusteko; izan ere, behin kargatuta, zaila izan daiteke orekaren bidez kontrolatzea. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometriak pedalei eragiteko jarrera erosoa ematen du
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak mistoak izaten dira, asfaltoan, lurrean eta zoru bustian funtzionatzeko.
  • Ez daramate suspentsiorik, ordekan ibiltzeko pentsatuta baitaude
  • Eskulekuaren posizioa altua da, txirrindulariak jarrera eroso eta tentea izan dezan
  • Akzesorioak eraman ohi dituzte, hala nola ekipajeak, saskiak, lohi-babesak, esku-balazta, tinbrea eta argiak
Jaitsierako bizikletak edo enduroak

Jaitsierako bizikletak edo enduroak mendiko bizikleten oso antzekoak dira, baina abiadura handian jaitsiera bizkorrak eta jauzi handiak egiteko optimizatuta daude. Bizikleta mota honek indar handia jasan behar du aurreko ardatzean eta baita koadroaren gainean ere. Hori dela eta, zenbait desberdintasun dituzte ohiko MTBekin:

  • Geometria jauziak egiteko edo oso bide aldapatsuak abiadura handian jaisteko pentsatuta dago, txirrindularia tente eta hankak tolestuta dagoela.
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak lodixeagoak dira eta takoak ere badituzte
  • Ibilbide luzeko aurreko esekidura eta erresistentzia dute jaitsieretan presioa jasateko
  • Atzeko suspentsioa daramate jauzien ondorengo inpaktuak xurgatzeko 
  • Koadro bereziki indartuak eta erresistenteak dituzte.
  • Balaztak diskozkoak eta tamaina handikoak dira, ahalik eta frenatze onena emateko
Bizikleta tolesgarriak

Bizikleta tolesgarriak leku gutxiago har dezaten nolabait tolestu daitezkeenak dira. Ezin hobeak dira hiriko garraiobidetan sartzeko, eta erraz gorde daitezke bulegoan, autoan, trenean edo autobusean. Paseatzeko bizikletak izaten dira, gurpil txikiekin, haien tamaina eta pisua ahalik eta gehien murrizteko. Erosoak eta funtzionalak dira. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometriak pedalei eragiteko jarrera erosoa ematen du, nahiz eta gainean ordu asko egoteko pentsatuta ez egon.
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak 16 eta 24 hazbete artekoak eta mistoak izaten dira, asfaltoan, lurrean eta zoru bustian funtzionatzeko.
  • Eskulekuaren posizioa altua izaten da, txirrindulariak jarrera tentea izan dezan
Fixie bizikletak

Fixie bizikletak errepideko bizikletaren aldaera dira, eta berezitasun bat dute: pinoi finkokoak dira. Horrek esan nahi du plater eta pinoi bakarra dutela eta, gainera, pedalak etengabe giratzen direla, pedalak gurpilen abiadura berean mugitzen baitira. Balaztatzeko, desazeleratu egin behar da, pedal berberak erabiliz. Horretarako, praktika eta teknika espezifiko asko behar da. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere geometria optimizatuta dago errendimenduari begira
  • Hornitzen dituzten pneumatikoak mistoak dira, eta asfaltozko lurzoruan zein lur hareatsu edo bustiarako balio dute.
  • Ez dute inolako suspentsiorik, lur lauetan erabiltzen baitira
  • Pinoi finkoa dute, pedalei eraginez azeleratzeko eta dezeleratzeko.
  • Ez dute balaztarik izaten, baina badira modelo batzuk, segurtasun handiagorako erabiltzen dituztenak.
Zama bizikletak

Bideo honetan laburbilduta aurkitu ahal izango duzu bizikleta mota hauei buruzko informazio guztia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies