BIZITRUK 2016
Ez dakizu zer egin erabiltzen ez duzun bizikletarekin?
Seme/alabari bizikleta txiki gelditu zaio?
Bizikletaz aldatu nahi al duzu diru gutxi gastatuz?
Zatoz ekainaren 18an donostitruk-bizitruk merkatu berezira, utzi zure gauzak eta guk salduko dizkizugu. Behar duzuna ere bertan aurkituko duzu prezio ezin hobean.
Oharra: Saltzaileek eta erosleek NAN erakutsi beharko dute. Saltzaileek sinatu egingo dute saldu nahi duten bizikletaren jabe direla adierazten duen agiria, honela lapurturako bizikleten salerosketaz sahieztuz. Salgai uzten den bizikleta bakoitzeko 3€ kobratuko ditu Kalapie elkarteak. Ez da 300€ baino gehiago salneurririk onartuko. Gehienez 3 bizikleta hartuko dira pertsonako. Erosketa egiteko orduan eskudirutan egin beharko da, ez da txartelik onartuko eta.