Bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroak
Kalapiek Hiriko Txirrindularien Elkarteak bi ikastro hauek eskeintzen ditu: bizikletaz ibiltzen ikasteko eta trebatzeko.
Egunak: 27-28 asteburuak
Ordutegia: Bi txanda:
10:00-11:30 0 maila (ikasteko)
11:30-13:00 1 maila (trebatzeko)
Non: Teresa de Calcuta plazan, Duque de Mandas kaleko Epaitegiaren ondoan.
Prezioa: Ikastaro hau, bizikleta azokarekin batera egingo direnez, dohainekoak izango dira. (Ikus nola izena eman)
Izena eman: Kalapie-ko mugikorrera deitu ikastaroan parte hartu nahi baduzu. KLP 629 271 481 (Maite). Lekua hartzeko, Kalapieko egoitzatik (Iparragirre 8, behea) pasa beharko duzu astelehen edo asteazkenean, arratsaldeko 5etatik 8rak bitartean. 10 €ko depositoa utzi beharko duzu eta ikastaroa bukatzean, parte hartzaile guztiei bueltatuko zaie parte hartu dutela ziurtatu ondoren.
Ahal duten ikasleek beren bizikleta ekar dezatela.
Gainera, ikastaldirako egokiak diren bizikleta arrunt bat eta beste bizikleta toleskor ditugu. Zerotik hasten direnentzako bereziki gordeko ditugu.