Ezezko biribila Aldundiari! Bizikletak beste tratu bat merezi du.
Kalapie (Donostia), Balazta (Irun-Hondarribia), Gurpilartea (Errenteria) eta Txirrinka (Oñati) elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri duen mugikortasun iraunkorreko politika eta, bereziki, bizikletaren erabilerari eman dion bultzada lotsagarria salatzeko idazki bat prestatu dugu.
Aldundia, mugikortasun iraunkorra sustatzeko politikan eta bizikletaren erabilera bultzatzeko lehen urratsak eman ostean, gainbeheran egon da 2015etik aurrera, egungo Foru Gobernua eratu zenetik, aurreko akordioetan atzera egin eta Gipuzkoako Batzar Nagusien akordioak urratu besterik ez du egin.
Egiaztatu dugu Aldundiak hartutako konpromisoak ia desagertzera arte urtzen joan direla. Hala, Bizikleta Bideen LPSak aurreikusi zuen eta inoiz bete ez den urteko 14,5 milioi euroko batez besteko inbertsioa, 2015ean 6 miloi euro izaki, 2016an 2,3 milioi eurora, eta 2017an 1,8 milioi eurora murriztu da. Aldundia ez dadila krisiaz baliatu, 2017rako, Sailaren aurrekontuak igo egin dira-eta. Horrez gain, honako gertaera kezkagarri hauek antzeman ditugu: ohiko gastuaren eta bizikleta sustatzeko diru-laguntzen murrizketa, 2016rako Estrategia Kudeatzeko Plana prestatu ez izana, eta abar.
Hauxe da, gure desadostasuna adierazteko, prentsari eta Aldundiari bidali diegun dokumentua.