T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

4
Uzt

Aire oso kutsatua Donostian San Joan bezperako suen gauean – Airea 8

Ategorrieta                                                      Urbieta Kalea

Hirian eta beste herri batzuetan, tradizioa jarraituz, udaren solstizioaren hasiera, San Joan bezpera, iluntzean su ugari piztuta ospatzen da Erdialdean, Pasealeku Berrian, Amara Zaharrean, San Roken, Morlansen, Amara Berrian, Saguesen, Lorean, Aieten, Loiolan, Txomin Enean, Martutenen, Bidebietan, Oletan, Intxaurrondon, Antiguon, Herreran eta abarretan. Bizilagunek, halaber, beste su asko pizten dituzte eta bereziki aipagarriak dira kuadrilla gazteek Zurriola hondartza erraldoian egiten dituztenak.
Sua elementu arriskutsua denez, Donostiako Ingurumen zinegotzigoak hainbat segurtasun-neurri betetzeko eskatzen du, besteak beste, material erregai solidoak bakarrik erabiltzea. Hala, pneumatikoak, plastikoak, goma-aparrak, edozein motako aerosol-potoak, eta leherketa edota kea eragin dezakeen beste edozein material guztiz debekatuta dago.
Joan den San Joan bezperako gauean ikusi genuen su batzuek ke oso beltza sortzen zutela eta gerturatzerakoan egiaztatu genuen aipatutako neurri horiek ez direla beti betetzen.
Ke-laino itxi hori hiri osotik zabaldu eta hedatu egiten da, une bakoitzean nagusi den haizearen eta brisaren arabera.
Hortik dator hain zuzen erre-usain bereizgarria, bereziki erdialdean, non ia egunsentira arte iraun baitzuen.

Biztanleen osasunaren ikuspegitik, nabarmendu behar da ke beltz horiek, arnas hartzean biriketaraino iristen diren partikula finak ez ezik, beste substantzia toxiko eta kantzerigeno asko barne hartzen dituztela, hala nola dioxinak, zeinak kantitate handitan sortzen diren, suek ez baitute 400-500 graduko tenperatura gainditzen.

PM2.5 partikulak neurtzeko tresnak baliatuta, Kalapiek hirian arnasten den airearen kalitatea denbora errealean neurtzeko azterketa esperimental txiki baterako erabiltzen dituenak, neurketak egin genituen hiriko bi puntutan: Ategorrieta e Erdialdea (Urbieta kalea).
Ategorrietan, erre-usain gutxi ematen zuen, eta suetatik zetozen PM2.5 partikulen kutsadura maila baxu samarra zen, OMEk gomendatutako mugatik (15-20 mikrogramo/m3) gertu zegoen.
Urbietan egindako neurketak, ordea, non usain sendo eta jarraitua baitzegoen, OMEk gomendatutako mugak eta Europar Batasunak ezarritako mugak (ez hain zorrotzak) aise gainditu zituen.
Hala, neurketa ez zen 55 mikrogramo/m3-ko mailatik jaitsi goizeko 6:30ak arte, 35etatik 7:00ak arte eta 9:00etan oraindik ez zegoen OMEk gomendatutako mailan.
Laburpen eta ondorio gisa esan dezakegu, etorkizunean eta San Joan bezperako suei dagokienez, erretzen diren material motak hertsiki kontrolatu beharko liratekeela, aipatutako PM2.5 partikulak ez ezik, beste hainbat substantzia toxiko, dioxinak barne, inhalatzeko arriskua dagoelako. Gainera, partikula horiek denbora luzez gelditzen dira aire kutsatuan, bereziki erdialdean, non erre-usain gogor eta etengabea nabaritu baitzen goizeko ordu txikiak arte.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies