T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

22
Abu

Ingurumen sentsibilizazio tailerra 55 gorako lagunei zuzenduta

Carlos Pérez Olozagak eta Josean Meoquik, Kalapieko kideak,  Donostiako Udalak, Plus 55, Donostia Kultura eta Ingurumen Atalarekin elkarlanean, eta Club Vasco de Camping Elkartearen lankidetzarekin, ingurumen sentsibilizazio tailer bat, doakoa,zuzenduko dute, 2017ko urritik 2018ko maiatzera, tokiko ingurumen arazo nagusiak zein diren eta klima aldaketan nola eragiten duten ezagutarazteko.

Hamabost eguneko 10 saio monotematiko egingo dira, 2 ordukoak, eta 5 bisita edo irtenaldi ere antolatuko dira (goiz osokoak).

Programa egiteko, parte hartu nahi duten pertsonei euren intereseko gaiak (gehienez 10) eta bisitak/irtenaldiak (gehienez bost) zein diren zehaztea nahiko lukete antolatzaileek, orri hau betez.

Behin betiko programa egin ondoren, irailaren bigarren hamabostaldian, informazio bilera batera gonbidatuko dituzte interesa erakutsi duten lagun guztiak, eta bertan lantegiaren xehetasun gehiago emango dira: bisiten eta irtenaldien helburuak eta edukiak.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies