Donostian ere bizikletaz egingo diogu aurre Covid19-ari #orainBizikletaz
Hurrengo dekalogoa prestatu dugu, garai berri honetan, bizikletaz mugituz Covid19ari aurre egiteko. #Covid19BizikletazGainditu, eta #orainBizikletaz
1. DISTANTZIA FISIKOA. Bizikleta Covid-19aren kutsadura sahiesteko garraiobiderik eraginkorrena da, distantzia fisikoa eta garbiketa erraza ahalbidetzen baitu.
2. MUGIKORTASUN AKTIBOA. Bizikletari esker osasun fisikoa eta emozionala landuko dituzu; hau guztia eguneroko joan-etorrietan lor dezakezu!
3. GARBIA. Inguru eta hiri kutsatuenetan izan du batez ere eragina Covid-19ak. Konfinamenduan airearen kalitatea hobetu da, eta zure bizikletarekin CO2 isurketak 0 DIRA.
4. EZ DU IA TOKIRIK BEHAR. Mugimenduan nahiz geldi, bizikletak oso espazio publiko gutxi okupatzen du; hortaz, errepidean zehin kalean, espazio publiko gehiago eskuratuko dugu herritarrok.
5. KUTSADURA /AUTO-PILAKETA GUTXIAGO. Oinez edo bizikletaz mugituz, kaleak auto-pilaketa eta kutsadura gutxiago izango dute, eta aldi berean, garraio publikoa arinago ibiliko da.
6. MERKEA. Kotxearekin alderatuta, bizikleta oso merkea da: merke eskuratu eta mantendu datieke. Beraz, poltsikoarentzat ere mesede!