T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

3
Eka

Eusko Jaurlaritzaren “Plan Renove”-a: DIRUTZA kotxe kutxakorrentzat, EZER EZ bizikletentzat

Biziz Bizi, Kalapie, Bizikleteroak, Gurpil Artea eta Balazta Euskadiko hiri-txirrindularien kolektiboek, eta GreenPeace-ek Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote behingoz, orain inoiz baino gehiago, bizikleta bidezko mugikortasuna funtsezko mugikortasun gisa har dadila, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko, bai eta kutsadura eta krisi klimatikoari aurre egiteko eta, nolabait, bizikleten erosketa eta/edo konponketa (batez ere baliabide gutxien dituzten pertsonentzat) eta galtzadan segurtasunez ibiltzeko ikastaroak finantzatzeko ere.

Zehazki, hau eskatzen dugu:

  1. Eusko Jaurlaritzak premiaz berrikusi eta erantzun diezazkiela gure elkarteek maiatzaren 2an bidalitako proposamenei.
  2. Renove Plana berrikustea, Energiaren Euskal Erakundeak bizikleta sar dezan euskal ekonomia mugikortasunaren arloan suspertzeko ibilgailu nagusi gisa, eta zirkulazio segururako ikastaroak programatzea garraiobide hori normaltasun berrirako aukeratu duten pertsona guztientzat.
  3. Premiazko bilera bat gure elkarteekin, 1. eta 2. ekintzak abian jartzeko.

Urkulluren azken adierazpenei esker jakin dugu Covid-19aren osteko pizgarri ekonomikoak dituen renove plan berri baten iragarpenaren berri. Plan horretan ibilgailuak (motordun ibilgailuak) aipatzen dira, baina ez dira bizikleta edo garraio publikoa barne hartzen.

Frogatuta geratu da, eta hala adierazten dute osasun-arloko eta hainbat administraziotako agintari askok, bizikleta funtsezko ibilgailua dela elkarbizitzaren errealitatean lekualdatzeko, eta, gainera, ezin hobea dela kutsadurari eta klima-aldaketari aurre egiteko, pandemia mota horren ondorioak eta kopurua areagotu baitaitezke.

Ekonomiaren susperraldiak ekonomia iraunkorrago baten aldeko apustua egin beharko luke, eta, beraz, ez da ulertzen bizikletaren sektore ekonomikoa kontuan hartu ez izana.

Europako gainerako herrialdeetan ahalegin handiak egiten ari dira aurreko mugikortasunera ez itzultzeko, bizikleta bidezkoa lehenetsiz eta sustatuz, eta bizikletak erostea eta/edo konpontzea diruz laguntzen duten eta mugikortasun hori lanera era askotara bultzatzen duten ekimenak dituzten herrialde eta hiri askoren adibideak daude. Euskal Autonomia Erkidegoan, badirudi bizikleta bidezko mugikortasuna ez dela serio hartzen, eta jarduera herabeak egiten dira, eraginkortasun urriagatik itxurakerirako edo aisialdirako gehiago diruditenak.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies