T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

27
Eka

BIZIKLETEN MEKANIKA eta IRTEERA (Uztaila – Emakumeen Etxea)

BIZIKLETEN MEKANIKA 11 eta 14, astelehena eta osteguna

Tailer honekin zure bizikletaz maitemintzea nahi dugu!! Eta konfiantza har dezazula bizikletaz edonora joateko!

Helburua da emakume bakoitzak gure bizikletaren berri pixka bat gehiago izatea eta konponketa txikiak bakarrik egin ahal izatea. Oinarrizko beharrizanei eta/edo premia aurreratuei erantzungo diegu astelehenean zein ostegunean, komeni zaizun egunean eta orduan, 16:30etik 20:00etara.

*Ezinbestekoa da aldez aurretik jakinaraztea ordua eta eguna adieraziz helbide elektroniko honi: bizikletadonostia@hotmail.com

Gainera, baten batek bere bizikletari konponketaren bat egin behar badio, tailerraren lehen egunean detektatzen lagunduko dizugu eta 2. egunean elkarrekin konponduko dugu. Piezak erosi behar izanez gero, emakume bakoitzak materialak aurkeztu behar ditu bigarren saioan.

Ekarri zure bizikleta, ikasteko eta dibertitzeko gogoa, eta arropa informala (agian zikindu egingo gara, ez ekarri festarako arroparik)!! Eta bizikleta “txarra” bada? Zer diozu? Ez dago bizikleta txarrik, bi gurpil dituzten guztiak onak dira.

Ordutegi jarraitua: 16:30 – 20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Formatzaileak: Ana Urteaga Espinal e Itziar Alonso Arbiol

IRTEERA uztailak 17, igandea

Azken irteera ere aurreikusita dago, uztailaren 17an, igandea, 10:00etatik 13:30etara, Kalapie Hiriko Sinopsis: Txirrindularien Elkartearekin elkarlanean.

*Beharrezkoa da adieraztea, bizikletadonostia@hotmail.com helbidera idatziz. Lehentasuna izango dute tailerrean parte hartzen dutenek.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies