T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

21
Ots

Zarauzko Hiri Mugikortasun Plan Iraunkorraren berrikusketa eskaera

Duela gutxi, KALAPIE elkarteak eskaera bat aurkeztu dio Zarauzko Udalari, joan den irailean onartutako Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana berrikusteko eskatuz.

Berrikuspen hori eskatzeko lehen arrazoia da herritarrek ez dutela aukera izan behar bezala parte hartzeko planaren eraketan. Zarauzko Udalak 10 egun balioduneko epea baino ez zuen utzi abuztuan herritarrak ekarpenak egin ahal izateko, eta honek ez du legea betetzen. Izan ere, legeak publikoaren benetako parte-hartze eraginkorra erraztea eskatzen dute, eta, zehazki, Jasangarritasun Energetikoaren euskal legeak ezartzen du alegazioak aurkezteko epea ezingo dela izan 45 egunetik beherakoa izan.

Bigarren arrazoia Mugikortasun Planaren edukia da, bizikleta bidezko mugikortasunari dagokionean. Zehazki, onartutako Planak oinezkoen eremuetan seinaleztatutako bidegorriak kentzea proposatzen du, eta oinezkoek eta txirrindulariek espazioa partekatzea, erabilerak bereizi gabe. Era berean, bizikletak zirkulatzeko lekua ematen duten galtzadako zatiketak kentzea proposatzen du, eta, horren ordez, seinale bertikalak jartzea.

KALAPIEren ustez, neurri horiek, bizikletaren erabilera sustatu beharrean, erabilera murriztea ekarriko lukete, mugikortasun iraunkorreko plan baten xedea izan behar duenaren kontrakoa, hain zuzen ere.

Mugikortasun iraunkorrean adituak diren pertsona eta erakunde guztiak bat datoz esatean hirian bizikletaren erabilera baldintza seguruetan sustatzeko bizikleta erabiltzailentzat erreserbatutako espazioak sortu behar direla. Eta komenigarria dela ere, bidearen erabiltzaile ahulenek, oinezkoek, ibilgailuekin espazioa ez partekatzea, bizikleta barne. Horregatik, gainerako motordun trafikotik eta oinezkoen zirkulaziotik fisikoki bereizitako bidegorriak edo bizikleta-bideak ezartzea gomendatzen da.

Azkenik, Mugikortasun Iraunkorreko Plan berria kontraesanean dago Zarauzko Bizikleta Bide eta Azpiegituren Plan Bereziarekin (2015ean onartu zena). Izan ere, plan hau ez da bete Udalaren aldetik bizikleta-ibilbideen oinarrizko sarea garatu gabe baitago.

Horregatik guztiagatik, KALAPIEk Udalari eskatu dio Plana berrikusteko, herritarren parte-hartze fase eraginkor bat irekiz eta bizikletaren erabilera kaltetzen duten neurriak kenduz. 

KALAPIEk Zarauzko bizikletaren erabiltzaile guztiak animatzen ditu elkartean bazkidetzera, euren eskubideak aldarrikatzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko ingurumena errespetatzen duen garraiobide iraunkor gisa. Kontaktua: www.kalapie.org.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies