T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

28
Ots

Gutuna datorren alkateari

Pixkanaka, maiatzeko alkatetzarako hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigu. Alderdiak hauteskunde-programak prestatzen ari dira eta kanpainako giroa nabaritzen hasi da. Kalapietik gustatuko litzaiguke gutun hau bidaltzea hautagai guztiei gure proposamen eta desirekin errege magoen gutun gisa. Gure ustez hiriaren interes orokorreko proiektu eta ekintzak dira, eta bizikleta bidezko mugikortasuna eta, oro har, mugikortasuna jasangarri eta osasuntsuago bat sustatzen lagunduko lukete.

Premiazko ekintzak:

  • Egoera txarrean dauden bidegorrien asfaltatzea. 2022ko aurrekontuetan partida batzuk jarduera honetara bideratuta zeuden baina oraindik ez dira egin.
  • Istripu-arriskua murrizteko bidegurutze arriskutsuenetan zorua gorriz margotu, hala nola Easo kalearen eta Lizarra kalearen arteko bidegurutzean.
  • Eskaera handiko lekuetan aparkaleku gehigarriak instalatu (hondartza, autobus geltokia,…).
  • Bidegorria eta errepidea bereizteko kalitatezko separazio elementuak ezarri, galdu dituzten edo behar dituzten lekuetan.
  • Aurreko urteetako aurrekontuetan jasotako Bidebieta-Herrera eta 27. poligonorako ibai-pasealekuko bidegorriak egitea.
  • Astiñeneko zubiko zorua amaitzea oinezkoentzat eta txirrindularientzat.
  • Hiriko mugikortasun-kontseilua premiaz deitzea mugikortasunaren arloan hiriko eragile ezberdinekin hartu-emanak berreskuratu ahal izateko. Kontseiluak 2 urte daramatza geldirik,

Epe luzerako ekintzak:

  • Hiriaren ekialdea eta erdialdea zuzenean lotuko dituen bidegorri bat eraikitzea Mirakruzen.
  • Bidegorria ospitaleetako igoeran, ospitalea eta parke teknologikoa hiriko gainerako eremuekin lotzeko.
  • Hiriko poligonoetarako bizikleta konexioa (Zuatzu, 27. poligonoa, Igara).
  • Txominetik Martutene auzora sartzeko bidegorriaren konexioa amaitzea.
  • Altza eta Larratxorako mugikortasun aktiboko planak (bizikleta ere kontutan hartuz).
  • Bidegorria Astiñeneko zubitik Egiarako igoeran.
  • Bidegorri zuzena Zurriolatik Bulebarrera.
  • Ondarretatik Zumalakarregi kalera zuzenean sartzeko bidegorria.
  • Autobus-geltokiaren gaineko puntu arriskutsua kendu eta eraberritu.
  • Aieteko bidegorria amaitu.

Legegintzaldirako konpromisoak eta politikak:

  • Donostiako Bizikletara estrategia bat eratu.
  • Bidegorri eroso, seguru eta kalitatezkoak sortzeko konpromisoa.
  • Bizikleta-seinalizazioa garatu, erabiltzaileek erraz jakin dezaten nondik zirkulatu.
  • Semaforoen murrizketa orokorra, kale lasaiago eta atseginagoak lortzeko.
  • Emisio baxuko eremu (EBE) bat diseinatu, etiketetan oinarritutako murrizketetatik haratagoko neurriak hartuko dituena eta hiriko trafikoa modu efektibo batean murriztuko duena.
  • Eskola-ingurune seguruen plan bat sortzea.
  • Espazio gehiago oinezko eta bizikletentzat eta oinezkoen kale berriak sortu auzo guztietan
  • Aparkaleku babestu gehiago ezartzea.
  • DBizi sistema hazten jarraitzea eta bizikleten mantentze egokia egitea.
  • Hirian autoari eskainitako espazioa benetan murriztu, eta herritarrentzako espazio publiko eta berdegune gehiago sortu.
  • Oinezkoekin gatazkan dauden guneetan eta gune arriskutsuetan aktuazio plan bat eratu.
  • Autoen zirkulazioa duten kaleen kopurua murriztu.
  • Hiriko erdigunean txandakako plazak pixkanaka murriztu eta plaza horiek beste erabilera batzuetarako erabili (aparkalekuak, logistika, egoiliarrak).
  • Pixkanaka-pixkanaka, trafikoa baretzeko moduko kale-diseinu baterantz lan egin.
  • Bizikleta abandonatuen arazoarekin jardutea eta berrerabiltzeko formulak bilatzea.
  • Ibilgailuek Oinezkoen eta txirrindularien espazioetan ez inbaditzeko neurriak.
  • Garraio bertikaleko planeko ekintzak gauzatzea.
  • Lehenetsi espazioa segregatzea 30 guneak ezartzea baino
  • Lehenetsi bidegorri berriak egiterakoan hauek kotxearen espazioan egitea oinezkoa den espazioan baino
  • Bizikletaren neurketa eta jarraipen metodoak ezarri

Azkenik, alkategaiei Francesco Tonucciren “La ciudad de los niños” liburua irakurtzea proposatzen diegu, hiri atseginagoak eta gizatiarragoak sortzeari buruz hitzegiten duena.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies