Bizikletaren bizitza luzatzeko tailerrak
Kalapiek Berriz berri kanpainan parte hartuko du bizikletaren mantentzeari buruzko hainbat tailer antolatuz.
Tailer honetan gure bizikletaren bizitza baliagarria luzatzeko trikimailu eta ohitura errazak ezagutuko ditugu. Mekanikari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk ere ikasiko ditugu, bizikleta beti egoera onean edukitzeko, ohiko matxura txikietan estualditik nola atera jakiteko eta bigarren eskuko bizikleta bat nola erosi hobeto jakiteko. Tailerraren amaieran tarte bat utziko dugu bizikletaren erabilerarekin zerikusia izan dezaketen galderak argitzeko.
Iraupena: 2 ordu
Nori zuzendua: 14 urtetik gorako gazte eta helduentzat
Fechas:
- Maiatzak 10, 18:30-20:30 Casares kulturetxean
- Ekainak 2, 18:30-20:30 Loiolako kulturetxean
- Ekainak 7, 18:30-20:30 Esnest Lluch kulturetxean
- Ekainak 21, 18:30-20:30 Kalapie lokala (Iparragirre 8)
Azaroaren 11ean, Tabakalerako HorKonpon proiektuarekin bat egingo dugu eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta goiz osoan zehar bizikletaren inguruko saio monografiko bat ospatzeko.
Parte hartu nahi izanez gero eman izena hemen sakatuz.