T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Eka

Kalapiek bidegorri zabalagoa eskatu du Lezo eta Donibane artean eraiko den bidegorri zati berrirako

Lezo eta Donibaneko biztanleek dakiten bezala (inguruko beste biztanle askok bezala), bi udalerriak lotzen dituen eta oinezkoei zein bizikleta-erabiltzaileei zerbitzua ematen dien bidegorria ez dago erabat amaituta. Gaur egun, tarte horretatik igarotzen diren oinezkoek, Donibanera iritsi aurreko azken metroetan, espaloi estu eta oso egoera txar batetik egin behar dituzte azken metroak.

Bertatik igaro ohi diren herritarrek denbora asko daramate azken zati hori amaitzeko eskatzen. Jakin dugunez, azkenean bidegorria  eraikitzeko proiektua abian da, eta aurreikusten da obrak tourra pasa ostean hasiko direla aste gutxi barru. 

Kalapietik proiektu berriaren planoak aztertu ditugu eta balorazio bat egin ondoren, proiektuari alegazio bat aurkeztea erabaki dugu bidegorri berria zabalagoa izan dadin eskatuz. Planoetako informazioaren arabera, bidegorri berriak 3 metroko zabalera izango du guztira. Zabalera hori praktikan murriztu egiten da, kontuan hartzen badugu farolak eta barandak izango direla bertan. Hortaz 2,60 metroko zabalera erreal batean gelditzen da. Bidegorri horrek izango duen erabilera partekatu eta tarte horretan egon ohi den joan-etorri handia kontuan hartuta, uste dugu 3 metro ez direla nahikoa, eta gutxienez 4 metroko zabalera izatea eskatu dugu.

Bizikleta-bideak eta oinezkoentzako bideak diseinatzeko kontsultatzen den edozein eskuliburuk adierazten du 3 metro ez dela nahikoa bidegorri partekatu baterako. Are gehiago, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gipuzkoako bizikleta bideen eskuliburuak berak gomendatzen du bizikleten eta ibiltarien artean partekatzen diren noranzko biko bidegorriek gutxienez 4 m-ko zabalera izatea (2,20 m bizikleta eta 1,80 m oinezko). Gainera, Irisgarritasunari buruzko Estatuko legeak adierazten du espazio urbanoetan oinezkoentzako tarteek 1,80 metroko zabalera izan behar dutela gutxienez. Eraikiko den bidea berria izango denez, tarte berri horrek ez luke alderdi hau beteko.

Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diogu aurreikusita dagoen balkoia (“voladizo”) zabaltzea azter dezala edo bestela, galtzadaren zabaleraren zati bat hartzeko aukeraz ausnartzea. Gure ustez, mugikortasun aktiboa mugikortasun-departamentuaren lehentasuna izan behar du, eta garrantzitsua da kalitatezko azpiegituretan inbertitzea, herritarren osasuna hobetzen duen eta ingurumenari mesede egiten dion mugikortasun hau sustatzeko.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies