2023ko udazkeneko mekanika ikastaroak
Kalapiek interesdunei jakinarazten die oinarrizko mekanikako bi ikastaro antolatuko ditugula udazkenean (bata urrian eta bestea azaroan). Ikastaroa 3 egunekoa da (2 ordu egun bakoitzean) eta aste berean egiten da. Egunak eta ordutegiak honako hauek dira:
Urriko ikastaroa:
Egunak: 23 astelehena, 24 asteartea eta 26 osteguna
Ordutegia: 18:30-20:30
Azaroko ikastaroa:
Egunak: 20 astelehena, 21 asteartea eta 23 osteguna
Ordutegia: 18:30-20:30
Parte-hartzaileek kontzeptu hauek ikasiko dituzte ikasturtean zehar:
- Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu.
- Balazten kablea aldaketa eta tentsatzea
- Aldagailuaren kable aldaketa eta tentsatzea.
- Puskatutako katea konpondu.
- Pedalen aldaketa, eta kate zein kableak engrasatzea.
- Bizikletan ibiltzerakoan sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak
Interesatuek email bat idatzi behar dute ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera, datu hauek emanez:
- Izena
- Abizenak
- Telefonoa
- Posta elektronikoa
Prezioa: 25 € (bazkideentzat doan).
Izen-ematea bi kontu hauetako batean transferentzia egin ondoren formalizatuko da:
Kutxabank: ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa: ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: “MEKANIKA” + izena eta abizenak
Izen-ematea ikastaroak hasi baino bi egun lehenago itxiko da.
* Bazkide egin eta ikastaroa doan jaso nahi baduzu, kalapie-ren WEB orrian (Kalapie/Egin zaitez Bazkide!) sartu eta jarraibideak bete beharko dituzu. Ikastaroa ordaintzeko tarifa 40 €-koa da. Zalantzarik izanez gero, bidali mezu bat ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera edo deitu/whatsapp gure zenbakira: 629271481