1200 sinadura Mirakruzeko bidegorriaren alde hilabete eskasean !
Kalapie hiriko txirrindularien elkartea harro gaude hilabete baino gutxiagoan Mirakruz kalean bidegorri bat sortzearen aldeko gure kanpainak 1.200 sinadura bildu dituela iragartzeaz.
Bidegorri honen beharra nabarmena da, hiriko mugikortasunaren egoera hobetzeko oso lagungarria izango bailitzateke. Gainera, gure proposamenak herritarren artean izan duen harrera onak erakusten du donostiarrek azpiegitura hau lehenbailehen errealitate izatea nahi dutela.
Ondorioz, Kalapiek Donostiako Udalari eskatzen dio lehentasuna eman diezaiola hirirako funtsezkoa den azpiegitura hau gauzatzeari. Bestalde, elkarteak eskerrak eman dizkie kausa hau babestu duten pertsona guztiei.
Eskaerak zabalik jarraituko du, Mirakruzeko bidegorria errealitate bihurtu arte sinatu ez duten pertsona guztiek sinatu ahal izan dezaten.
Eskaerara sartzeko esteka: https://chng.it/Lxdrn8Tfxf