BIZIKLETAK BIR-ZIKLATUZ
Bizikletei bigarren bizitza bat ematen diegu
Bizikletak Bir-ziklatuz Kalapieren proiektu bat da, erabiltzen ez diren bizikletak bildu eta berriro martxan jartzeko, beste pertsona batzuentzat erabilgarriak izan daitezen.
Kalapien uste dugu bizikleta, garraiobide jasangarri, ekonomiko eta osasungarria izateaz gain, gizarteratzea eta pertsonen autonomia sustatzeko tresna ere izan daitekeela.
Bilketa kanpainen bidez eta urtean zehar jasotzen ditugun bizikletekin, haien berrerabilera sustatu eta bizitza erabilgarria luzatu nahi dugu, oraindik erabil daitezkeen bizikletak baztertuta edo hondakin bihurtuta amaitzea saihestuz.
Bildutako bizikletak, batez ere, gizarte-erakunde eta -proiektuetara bideratzen dira, behar dituzten pertsonengana hel daitezen. Horrela, bizikletei bigarren bizitza bat emateaz gain, pertsona gehiagok eguneroko joan-etorriak eta autonomia erraztuko dizkien garraiobide bat izan dezaten laguntzen dugu.
Dohaintzan emandako 200 bizikleta baino gehiago
Azken urteotan, pertsona, elkarte eta erakunde ugariren laguntzari esker, Kalapien 200 bizikleta baino gehiago bildu eta dohaintzan eman ditugu.
Proiektuari buruz argitaratutako albiste eta argitalpenetako batzuk:
Bizikleta banaketa, Donostian, etorkin gazteen artean
ERROAK Gizarteratzeko Elkarteko topaketa-taldeko emakumeei bizikleta dohaintza
Irisasi Adibgabeentzako harrera-egoitzari bizikleta dohaintza
Kalapiek dohaintzan emandako 95 bizikleta helarazi ditu Valentzian DANAk kaltetutako pertsonentzat
Kalapiek 38 bizikleta eman dizkie dohaintzan Harrera Sareari eta Cear Euskadiri
Erabiltzen ez duzun bizikleta bat daukazu eta dohaintzan eman nahi duzu??
Gure lokalera ekar dezakezu jendaurreko arreta-ordutegian:
Astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara
Etorri aurretik, WhatsApp mezu bat bidaltzea eskatzen dizugu 629 271 814 zenbakira, lokalean egongo garela baieztatzeko.
Bizikletak egoera onargarrian egotea eta konponketa-lan handirik behar ez izatea eskatzen dugu. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, WhatsApp bidez jar zaitezke gurekin harremanetan 629 271 481 zenbakian.
Bildutako bizikletak gizarte-erakundeetara, proiektu solidarioetara eta Kalapiek sustatutako jardueretara bideratzen dira, betiere berriro erabili ahal izatea eta bigarren bizitza bat izatea bilatuz.