Kalapiek bizikletarekin lotutako jarduera ludikoak egitea eskaintzen du. Jarduera hauen helburua bizikletaren erabilera sustatzea da, aldi berean jarduera dibertigarri bat egitea.
Jarduera hauek jaietako programen edo antzekoen barruan egin daitezke. Jarduera hauetakoren bat egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan (ofizina.teknikoa@kalapie.org / 629271481) eta ikusten dugu nola egin.
Bizikleta-trebetasunen zirkuitua bizikletaren gaineko trebetasuna, oreka eta kontrola hobetzeko diseinatutako ibilbidea da. Zirkuituak oztopo, kurba itxi, arrapala, eta eremu estuez osatuta dago. Dena parte-hartzaileen trebetasunetara egokitua. Zirkuitu honi esker, parte-hartzaileek bizikletaren kontrola hobetu ahal izango dute, eta, horrela, segurtasuna hobetu ahal izango dute, egunerokoan hirian erabiltzeko.
Autokonponketako postua, bizikleta mekanikari baten laguntzarekin bizikleta aberiak konpondu ahal izateko. Helburua berrerabilpena eta auto-konponketa sustatzea da. Postua konponketa-postu bezala era ezarri daiteke
Tailer honetan bizikleta-kamera zaharrak berrerabiltzen ikasiko dugu eta bigarren bizitza bat emango diegu, belarritako eta giltzarrapoak eginez. Tarte atsegin bat igarota, etxeko txikienek ikasi ahal izango dute zaborretara botatzen ditugun materialekin gauza asko egin daitezkeela.
Bizikletetan jai-martxak antolatzea musikarekin, jai-giroa eta giro alaia sortzeko. Martxa hauen helburua elkarbizitza sustatzea da, bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzea. Txikiek zein helduek gustuko duten jarduera da.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR