Egia auzotik espedizioa – Kalea(n) Bizi – Urriak 16
Egiako kale, parke edo beste zonalde batzuei izena ematen diote emakumeak nortzuk izan ziren jakin nahi duzu? 💜🙋
Emakume eta bizikletaz dituzun ezagupenak probatzeko edo gehiago eskuratzeko jolas batean parte hartu nahi duzu? 🤔🚲💜
Urriaren 16an asteazkenean 18:00etan Egia auzotik bizikletaz buelta txiki bat emango dugu Plazaunditik (Luis Martín Santos Plazatik) ateraz, ta emakume horiei buruz gehiago jakingo dugu.🗣
Ekarri zure bizikleta (egoera onean). Aktibitate mistoa da (pertsona guztiak ongi etorriak izango dira). 👩👨🏻🦰🧕🏼👨🏽🦲
Dohako ekintza da ‘Kalea(n) Bizi’ programaren barruan, Kalapie Hiriko Txirrindulari Elkarteko kide batek gidatuko duena 🚲🚲🚲💪💪💪